Étang Saumâtre

Étang Saumâtre
Datu orokorrak
Garaiera15 m
Motaaintzira
Luzera22 km
Azalera170 km²
Sakonera30 m
Geografia
Map
Koordenatuak18°35′51″N 72°00′53″W / 18.5975°N 72.014722222222°W / 18.5975; -72.014722222222
Leku geografikoaHaiti
Hidrografia
Betebidea
HustubideaQ17354070 Itzuli

Étang Saumâtre euskaraz: «Aintzira gesala» Haiti eta Dominikar Errepublika artean dagoen aintzira bat da[1], Haitiko handiena eta Dominikar Errepublikako bigarrena. Lac Azuéi ere esaten zaio, horrela deitzen baitzioten Yainagua leinuekoek[2].

170 km2-ko azalera du eta aintzira gesala da. Erreka txikiek isurtzen dituzte urak aintziran eta endorreikoa denez ez du irteerarik. Lurrunketa bidez ateratzen da ura, eta ondorioz aintzira gero eta gaziagoa da. Mendebaldeko eremua da gaziena.

Azken urteetan zabaltzen ari da azalera. Euria egiten duenean ekaitz bortitzak izaten dira eta aintzirako uraren maila bi metro ere igo daiteke.

Ohikoa da flamenkoak ikustea eta hainbat krokodilo espezie ere bizi dira, hala nola, krokodilo muturzorrotza, Moreleten krokodiloak eta Orinokotar krokodiloa[3].

Krokodilo muturzorrotzak 4 metro inguru neurtzen ditu baina Étang aintziran zazpi metro luze den bat ere ikusi izan da. 1984an 400 krokodilo muturzorrotz bizi ziren aintzira ertzetan baina ehizaren ondorioz populazioa asko jaitsi da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «GeoNames.org» web.archive.org 2020-11-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  2. Anglería, Pedro Mártir de. (1964). Décadas. Mexico: José Porrúa e Hijos..
  3. (Ingelesez) Crocodiles, Their Ecology, Management, and Conservation: A Special Publication. IUCN 1989 ISBN 978-2-88032-987-7. (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]