'Anin | |
---|---|
herrixka | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jeningo Gobernazioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°30′05″N 35°10′04″E / 32.5014°N 35.1677°E |
![]() | |
Altuera | 400 m |
Demografia |
'Anin (arabieraz: عانين) Palestinako herrixka bat da, Jeningo Gobernazioaren parte dena, Zisjordanian. Palestinako Estatistika Bulego Nagusiaren arabera, herrixkak 4.216 biztanle zituen 2017an.[1]
Iradoki denez, 'Anin antzinako Beth Anath izan liteke, edo greziar: Batanaia, Eusebio Zeraseakoaren Onomasticon-en eta Toseftan aipatua.[2]
Burdin Aroko, persiarren, erromatarren, bizantziarra, musulman goiztiarren eta Erdi Aroako keramikak topatu dira bertan.[3]
"Herrixkaren iparraldean, harkaitzezko pasabide bat dago, oinez ibiltzeko modukoa, 50 bat oin dituena eta zementuz forratuta dagoena; gero oin baten altuera hartzen du. Horrek arroka-gainazal lau batera darama (...) Harrian egindako bi hilobi daude mendebaldean, orain blokeaturik daude".[4][5]
1517an, 'Anin Otomandar Inperioan sartu zen, Palestinako gainerako lurraldeak bezala. XVI. eta XVII. mendeetan, Turabay dinastiaren (1517-1683) jabetza zen, Jezreelgo harana, Haifa, Jenin, Beit She'an bailara, Jabal Nablusen iparraldea, Bilad al-Ruha/Ramot Menashe eta Xarongo lautadaren iparraldea bezala.[6][7] 1596ko erroldan Sahil Atlit-en nahiya edo azpibarruti bezala agertzen zen, Lajjungo liwa edo barrutian. Herrixkak 16 etxe zituen, guztiak musulmanak. Herritarrek nekazal produktuen gaineko %25eko zerga-tasa finkoa ordaintzen zuten, guztira 3.600 akçe.[8]
1882an, Palestine Exploration Fundek Palestinako Mendebaldeari buruz egindako inkestan honela deskribatu zen 'Anin: "herri txiki da bat gailur batean, zati bat harriz eraikia, mendebaldean olibadi txiki bat eta bi putzu ditu. Antzinako leku baten itxura du, arrokaz ebakitako hilobiak eta urarentzako kanal bitxia".[9]
1922ko Palestinako erroldan, Palestinako Britaniar Mandatuko agintariek egina, 360 biztanle musulman ziren. 1931ko erroldan ordea, 447 musulman, 68 etxeetan banaturik.[10][11]
1944/5eko estatistiketan, 590 biztanle musulman ziren, eta herrixkak 15.049 dunam zituen.[12] Horietatik, 1.769 landa eta ureztatze-lurretarako, 1.806 zerealetarako, eta 13 dunam herrixka eraikitzeko.[13][14]
1948ko Arabiar-israeldar Gerraren ondoren, Jordaniaren menpe geratu zen.
1961eko Jordaniak egin zuen erroldan 752 biztanle zenbatu ziren.[15]
1967ko Sei Eguneko Gerra eta gero, Israelek kontrolpean hartu zuen Zisjordaniako gainerako lurraldeekin batera. Okupazioko B eremuan dago herria, Palestinako Aginte Nazionalaren kontrol zibil partzialean sartua, apenas herrigunea inguruko lurrik gabe eta C eremuko kontrol israeldar osoko lurraldeak inguratuta.[16]