...continuavano a chiamarlo Trinità (euskaraz ...Trinitate deitzen jarraitzen zuten) 1971ko Enzo Barboni italiar zinema zuzendariak zuzendutako komedia western film bat da. Terence Hill, Bud Spencer, Yanti Somer, Dana Ghia, Enzo Tarascio, Emilio Delle Piane eta Harry Carey Jr. aktoreek antzeztu zuten.
1970eko Lo chiamavano Trinità... (Trinitate deitzen zuten...) film arrakastatsuaren jarraipena da.
Trinitate (Terence Hill) eta Bambino (Bud Spencer) anaiek zaldi-gurdia lapurtzea erabaki dute, baina jada lapurtu dutela, bertako inork dirurik ez daramala ohartzen dira. Nahigabeturik, bere bideari berrekiten diote, baina halabeharrez neska batekin topo egin eta herri batera eramaten ditu, herritarrek anaiak rangerrak direla usteko dute. Herritar atseginek anaiekin oso abegikor jokatzen dute, bi anaiek herritarrak gogaitzen dituzten gaizkile talde batetik askatzearen truk.