100 metroko hesi-lasterketa | |
Markarik onenak | |
Mundukoa | Kendra Harrison 12.20 (2016) |
Olinpikoa | Sally Pearson 12.35 (2012) |
100 metroko hesi-lasterketa edo 100 m hesiak egungo atletismoaren lasterketa bat da, emakumezkoen modalitatean bakarrik lehiatzen dena, gizonezkoak 110 metroko hesi-lasterketan lehiatzen baitira.
Hesien altuera 84 zentimetrokoa da, lehenengoa hasieratik 13 metrora eta gainontzeko bederatziak 8,5 metroko tartetan, 10,5 metro geratzen dira azkenaren eta helmugaren artean.
100 metroko hesi-lasterketa aro modernoko Olinpiar Jokoetako atletismo programaren barruan dago 1972an Munichen egin zen edizioaz geroztik, 1932ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetatik ordura arte egin zen 80 metroko hesi-lasterketa ordezkatu zuenetik.