1408, 2007ko Mikael Håfström suediar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. 1999ko Stephen King estatubatuar idazlearen izenburu berdineko kontakizun laburrean oinarritua dago. John Cusack, Samuel L. Jackson, Mary McCormack eta Tony Shalhoub aktoreek antzeztu zuten.
Mike Enslin (John Cusack) idazle eszeptiko eta ziniko bat da, bere alaba Katieren heriotzaren ondorioz Lily (Mary McCormack) emazteak abandonatua. Ustezko etxalde sorginduetan jazotzen diren naturazgaindiko fenomenoak gezurtatzea lanbidetzat du. Nahiz eta heriotzaz haratago bizitzarik dagoenik ez sinistu, New York hiriko Dolphin Hoteleko 1408 gelan ostatu hartzen duenean gaiarekiko bere pentsakera aldatzen hasiko da.