1549ko Berrespen pragmatikoa Karlos Habsburgokoak (Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa eta I.a Espainiakoa) 1549an egindako berrespen pragmatiko bat izan zen, Hamazazpi Probintziak berrantolatzeko asmoz egina.
Bere plana Germaniako Erromatar Inperio Santuko unitate administratiboak zentralizatzea zen. Berrespen pragmatikoak lurraldeen aglomerazio hau batu eta entitate bakarra sortzen zuen. Aurreantzean Habsburgotarren oinordekoek hartuko zuten agindua lurralde hauetan. Hamazazpi Probintzietako suzesio legea antolatzen zuen eta, beraz, pertsona bakarrak hartuko zuten agintea Karlos hil eta gero. Neurri honek Herbehereak batu zituen entitate administratibo bakar batean.
Karlosen abdikazioaren ostean, 1555an, Hamazazpi Probintziak Filipe II.a Espainiakoaren esku geratu ziren.
Berrespen pragmatiko hau Habsburgotarrek partikularismoaren aurkako adibidetzat hartzen da. Herbehereetako matxinadaren arrazoietako bat izan zen. Aurretik 17 probintzietako bakoitzak bere lege, ohitura eta praktika politikoak zituen. Lege berri honekin hainbat herritarren haserrea piztu zen, euren probintziak entitate bereizi gisa ikusten baitzituzten. Honek, monarkiaren beste ekintza batzuekin batera (adibidez, apezpiku berriak izendatzea edo heresiaren aurkako legeak sortzea) Herbehereetako matxinadaren pizgarri izango zen.