1947ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 7. edizioa izan zen. 1947ko maiatzak 12 eta ekainak 5 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 24 etapatan banatutako 3893 kilometroko ibilbidea eginez.
47 txirrindularik hasi eta 27k amaitu zuten proba.
Garailea izan zen Edouard Van Dijckek proba, batez beste, 29,392 kilometro orduko abiaduran bete zuen.
Itzuliaren lehen zatian Delio Rodríguez nagusitu zen, 12. etapa amaitu ondoren lidertza Manuel Costaren kontura galdu zuen arte. Alabaina, eta aurreko edizioan bezala, Manuel Costak ez zuen itzulia irabazterik lortu. Oraingo honetan Van Dijck belgiarraren aurrean, bere arrakasta egin zituen bi erlojupeko bikainetan oinarritu zuelarik.
Cipriano Agirrezabal euskaldunak bi etapa irabazi zituen, eta etapa gehien irabazi zituen txirrindularia Delio Rodríguez izan zen, 8 etaparekin. Emilio Rodríguez izan zen, bigarren aldiz jarraian, mendiko sailkapenaren garailea.
Lau sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak: