1950eko Frantziako Tourra

1950eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa37. Frantziako Tourra
Txapelketa1950 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak22
Datakuztailak 13 – 1950.eko abuztuak 7
Luzera4.773 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
MON Monako
LUX Luxenburgo
Irteera-lekuaParis
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak116
Amaitu dutenak51
Bataz besteko abiadura32,778 km/o
Emaitzak
TxapeldunaSUI Ferdinand Kübler
TxapeldunordeaBEL Stan Ockers
HirugarrenaFRA Louison Bobet
Eskalatzailerik onenaFRA Louison Bobet
Talderik onenaBEL Belgika
◀19491951▶
Dokumentazioa

1950eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honetako 37. edizioa izan zen. 1950eko uztailak 13 eta abuztuak 7 bitartean ospatu zen. 4773 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta.

116 txirrindularik parte hartu zuten, txirrindulari kopuru ezberdina zuten 14 taldetan banatuta. Horietatik, soilik 51 txirrindularik amaitu zuten proba, talde bakar batek ere proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu gabe.

Frantziako Tourraren edizio honetan sekulako iskanbila sortu zen Gino Bartali, Italiako talde nazionaleko liderra zena, Jean Robicen erorketa eragin izana egozten zioten zenbait ikuslek mehatxatu eta eraso zutenean. Erantzun bezala, italiar txirrindulari guztiek, une horretan probako liderra zen Fiorenzo Magni barne, lasterketa utzi zuten 12. etapan zehar, eta Tourraren antolakuntza 15. etaparen helmuga aldatzera behartu zuten, hasiera batean Sanremon aurreikusia zegoena, baina azkenean Mentonen finkatu zena, errepresalien beldur.

Edizio honetan kontroletik kanpokoa ezarri zen etapa bakoitzaren amaieran, kanporatu ugari eragin zituena.

Irabazleak, Ferdinand Küblerrek, proba batez beste 32,778 kilometro orduko abiaduran bete zuen, suitzar jatorriko txirrindulari batek Tourra irabaztea lortzen zuen lehen aldia izan zelarik.

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Paris - Metz 307  Luxenburgo Jean Goldschmit  Luxenburgo Jean Goldschmit
2.a Metz - Belgika Lieja 241  Italia Adolfo Leoni  Luxenburgo Jean Goldschmit
3.a  Belgika Lieja - Lille 232  Italia Alfredo Pasotti  Frantzia Bernard Gauthier
4.a Lille - Rouen 231  Belgika Stan Ockers  Frantzia Bernard Gauthier
5.a Rouen - Dinard 316  Italia Giovanni Corrieri  Frantzia Bernard Gauthier
6.a Dinard - Saint-Brieuc 78 (Erlojupekoa)  Suitza Ferdinand Kübler  Luxenburgo Jean Goldschmit
7.a Saint-Brieuc - Angers 248  Frantzia Nello Lauredi  Frantzia Bernard Gauthier
8.a Angers - Niort 181  Italia Fiorenzo Magni  Frantzia Bernard Gauthier
9.a Niort - Bordele 206  Italia Alfredo Pasotti  Frantzia Bernard Gauthier
10.a Bordele - Paue 202  Frantzia Marcel Dussault  Frantzia Bernard Gauthier
11.a Paue - Saint-Gaudens 230  Italia Gino Bartali  Italia Fiorenzo Magni
12.a Saint-Gaudens - Perpinyà 233  Belgika Maurice Blomme  Suitza Ferdinand Kübler
13.a Perpinyà - Nimes 215  Frantzia Marcel Molinès  Suitza Ferdinand Kübler
14.a Nimes - Toulon 222  Maroko Custodio Dos Reis  Suitza Ferdinand Kübler
15.a Toulon - Menton 206  Luxenburgo Jean Diederich  Suitza Ferdinand Kübler
16.a Menton - Niza 96  Suitza Ferdinand Kübler  Suitza Ferdinand Kübler
17.a Niza - Gap 229  Frantzia Raphaël Géminiani  Suitza Ferdinand Kübler
18.a Gap - Briançon 165  Frantzia Louison Bobet  Suitza Ferdinand Kübler
19.a Briançon - Saint-Étienne 291  Frantzia Raphaël Géminiani  Suitza Ferdinand Kübler
20.a Saint-Étienne - Lyon 98 (Erlojupekoa)  Suitza Ferdinand Kübler  Suitza Ferdinand Kübler
21.a Lyon - Dijon 233 Frantziako Bandera Gino Sciardis  Suitza Ferdinand Kübler
22.a Dijon - Paris 314  Frantzia Émile Baffert  Suitza Ferdinand Kübler

Sailkapen nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azken sailkapen orokorra
Emaitza Txirrindularia Denbora
1.  Suitza Ferdinand Kübler 145h 36' 56"
2.  Belgika Stan Ockers + 9' 30"
3.  Frantzia Louison Bobet + 22' 19"
4.  Frantzia Raphaël Géminiani + 31' 14"
5.  Luxenburgo Jean Kirchen + 34' 21"
6.  Frantzia Kléber Piot + 41' 35"
7.  Frantzia Pierre Cogan + 52' 22"
8.  Belgika Raymond Impanis + 53' 34"
9.  Frantzia Georges Meunier + 54' 29"
10.  Luxenburgo Jean Goldschmit + 55' 21"

Mendiko sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Louison Bobet
  2. Stan Ockers
  3. Jean Robic

Taldekako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partehartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
ITALIA
BELGIKA
FRANTZIA
SUITZA
LUXENBURGO
HERBEHEREAK
ITALIAKO KADETEAK
BELGIKAKO AIGLONS
PARIS
ILE DE FRANCE – IPAR-EKIALDEA
MENDEBALDEA
CENTRE – HEGO-MENDEBALDEA
HEGO-EKIALDEA
IPAR AFRIKA

A : Etapan zehar abandonatu zuen ; NP : Ez zuen etapa hasi ; E : Kanporatua.


Aurrekoa
1949ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1950eko uztailak 13tik abuztuak 7ra
Ondorengoa
1951ko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]