1965eko Italiako Giroa

1965eko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa48. Italiako Giroa
Txapelketa1965 Super Prestige Pernod
Etapak22
Datakmaiatzak 15 – 1965.eko ekainak 6
Luzera4.151 km
HerrialdeaITA Italia
SMR San Marino
SUI Suitza
Irteera-lekuaSan Marino
Helduera-lekuaFlorentzia
Emaitzak
TxapeldunaITA Vittorio Adorni (Salvarani)
TxapeldunordeaITA Italo Zilioli (Sanson)
HirugarrenaITA Felice Gimondi (Salvarani)
Eskalatzailerik onenaITA Franco Bitossi (Springoil-Fuchs)
Talderik onenaITA Salvarani
◀19641966▶
Dokumentazioa

1965eko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 48. edizioa izan zen. 1965eko maiatzak 15 eta ekainak 6 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 4151 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Vittorio Adornik, batez beste, 34,270 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. San Marinon hasi eta Florentzian amaitu zen, lehen aldiz Italiako Giroaren historian, ordura arte Milanen amaitu izan baitzen itzulia.

100 txirrindularik hasi eta 81ek amaitu zuten proba.

Vittorio Adornik nagusitasun nabarmenez lortu zuen edizio honetako garaipena. Jada 6. etapan ihes eginda irabaztea lortu eta maglia arrosa bereganatu zuen, eta bi egunez baino mantendu ez zuen arren, 13. etapan berreskuratu zuen, 50 kilometroko banakako erlojupeko bat, ordutik aurrera eta itzulia amaitu arte lider mantendu zelarik. Edizio honetako etapa erregina izan zen 19. etapan, 2000 metrotik gorako lau mendate zituena, berriz ere erakustaldia eman zuen, bakarrean irabaziz eta bere atzetik zihoazen guztiei hiru minutu eta erdi baino gehiago ateraz. Italo Ziliolik, aurreko edizioan bezala, bigarren amaitu zuen, eta hirugarren Felice Gimondi gaztea izan zen, urte horretan bertan Tourra irabaziko zuena eta urte gutxiren buruan baita Italiako Giroa ere.

Franco Bitossi izan zen, bigarren urtez jarraian, mendiko sailkapenaren garailea.

Taldea Taldeko liderra
Sanson Italo Zilioli
Bianchi Romeo Venturelli
Filotex Franco Bitossi
Flandria Noël Fore
Ignis Franco Cribiori
Taldea Taldeko liderra
Legnano Pier Giacomo Arrigoni
Maino Marcello Mugnaini
Molteni Guido de Rosso
Salvarani Vittorio Adorni
Vittadello Severino Andreoli
Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a  San Marino San Marino-Perugia 98  Italia Michele Dancelli  Italia Michele Dancelli
2.a Perugia-L'Aquila 180  Italia Guido Carlesi  Italia Carlo Chiappano
3.a L'Aquila-Rocca di Cambio 199  Italia Luciano Galbo  Italia Luciano Galbo
4.a Rocca di Cambio-Benevento 239  Italia Adriano Durante  Italia Albano Negro
5.a Benevento-Avellino 175  Italia Michele Dancelli  Italia Albano Negro
6.a Avellino-Potenza 161  Italia Vittorio Adorni  Italia Vittorio Adorni
7.a Potenza-Maratea 164  Italia Luciano Armani  Italia Vittorio Adorni
8.a Maratea-Catanzaro 103  Belgika Frans Brands  Italia Bruno Mealli
9.a Catanzaro-Reggio Calabria 161  Italia Adriano Durante  Italia Bruno Mealli
10.a Messina-Palermo 260  Italia Domenico Meldolesi  Italia Bruno Mealli
11.a Palermo-Agrigento 146  Italia Guido Carlesi  Italia Bruno Mealli
12.a Agrigento-Sirakusa 230  Italia Raffaele Marcoli  Italia Bruno Mealli
13.a Catania-Taormina 50 (banakako erlojupekoa)  Italia Vittorio Adorni  Italia Vittorio Adorni
14.a Milan-Novi Ligure 100  Italia Danilo Grassi  Italia Vittorio Adorni
15.a Novi Ligure-Diano Marina 223  Italia Bruno Mealli  Italia Vittorio Adorni
16.a Diano Marina-Turin 205  Italia Aldo Pifferi  Italia Vittorio Adorni
17.a Turin-Biandronno 163  Italia Raffaele Marcoli  Italia Vittorio Adorni
18.a Biandronno- Suitza Saas-Fee 178  Italia Italo Zilioli  Italia Vittorio Adorni
19.a  Suitza Saas-Fee-Madesimo 282  Italia Vittorio Adorni  Italia Vittorio Adorni
20.a Madesimo-Stelvioko igarobidea 160  Italia Graziano Battistini  Italia Vittorio Adorni
21.a Bormio-Brescia 179  Italia Franco Bitossi  Italia Vittorio Adorni
22.a Brescia-Florentzia 295  Suitza René Binggeli  Italia Vittorio Adorni
Sailkapen nagusia
1. Vittorio Adorni  Italia 121h 08' 16"
2. Italo Zilioli  Italia + 11' 26"
3. Felice Gimondi  Italia + 12' 49"
4. Marcello Mugnaini  Italia + 14' 32"
5. Franco Balmamion  Italia + 15' 09"
6. Vito Taccone  Italia + 15' 33"
7. Franco Bitossi  Italia + 15' 35"
8. Roberto Poggiali  Italia + 19' 22"
9. Imerio Massignan  Italia + 19' 30"
10. Guido de Rosso  Italia + 21' 01"


Mendiko sailkapena
1. Franco Bitossi  Italia -
2. Vito Taccone  Italia -
3. Vittorio Adorni  Italia -


Taldekako sailkapena
1. Salvarani  Italia - -

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]