1977ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 32. edizioa izan zen. 1977ko apirilak 26tik maiatzak 15 arte ospatu zen, sarrerako bat eta 19 etapatan banatutako 2785 kilometroko ibilbidea eginez, Dehesa de Campoamorren hasi eta Miranda de Ebron amaituz.
70 txirrindularik parte hartu zuten 7 taldetan banatuta, eta 54 izan ziren proba amaitu zutenak.
Garailea Freddy Maertens izan zen, proba, batez beste, 35,294 kilometro orduko abiaduran bete zuena. Hasieratik amaierara nagusitu zen edizio honetan, lehen etapatik azkeneraino liderraren maillota eramanez eta hamairu etapa irabaziz, oraindik inork berdindu ez duen errekorra. Miguel Mari Lasa izan zen bigarren eta Klaus-Peter Thaler hirugarren.
Joxe Nazabal izan zen edizio honetan etapa garaipen bat lortu zuen euskal txirrindulari bakarra.
Bost sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak:
Tarteko helmugen sailkapena
|
|
TVE arduratzen da proba honetaz, soinu banda bezala Johann Straussen Tristchs Tratsch Polka lana aukeratuz.