1982–83ko futbol ligako lehen mailako denboraldia

1982–83ko futbol ligako lehen mailako denboraldia
Motakirol-denboraldia
Denbora-tarte1982ko irailaren 4a - 1983ko maiatzaren 1a
Garaia1982-1983 one-year-period (en) Itzuli
Edizio zenbakia52
HerrialdeaEspainia
AntolatzaileaEspainiako Futbol Errege Federakundea
Partehartzaile kopuru18
Kirolafutbol
Irabazlea

Espainiako futbol ligako lehen mailako 1982/1983ko denboraldia Athletic Club euskal taldeak irabazi zuen. Real Sociedad taldeak aurreko bi urteetan (1980-81 eta 1981-82 ligak) irabazi ondoren, euskal taldeen bolada onaren jarraipena izan zen.

Ustekabeko amaiera eta ospakizuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modu aski dramatikoan irabazi zuen liga Athleticek. Azken partidua jokatzen ari zela, Athletic bigarrena zen Ligan, Real Madriden ostean. Hala ere, Javier Clementek gidatzen zuen taldeak 5-1 irabazi zion Unión Deportiva Las Palmas taldeari eta Real Madridek 1-0 galdu zuen Valencia Club de Fútbolen aurka. Ondorioz Athleticek irabazi zuen, ezustean, futbol liga hori.[1]

Garaipenaren ondoren, 1983ko maiatzaren 3an, Gabarrarekin ospatu zuten klubak eta Bilbo hiriak, 1924ko aurrekari zahar batean oinarrituta, eta hurrengo urtean jarraipena izango zuen ohitura moduko bat ezarriz.

Postua Taldea J I B G AG KG Desb Puntuak
1 Athletic Bilbao 34 22 6 6 71 36 35 50
2 Real Madrid 34 20 9 5 57 25 32 49
3 Atlético de Madrid 34 20 6 8 56 38 18 46
4 FC Barcelona 34 17 10 7 60 29 31 44
5 Sevilla FC 34 15 12 7 44 31 13 42
6 Real Zaragoza 34 17 6 11 59 39 20 40
7 Real Sociedad 34 12 12 10 29 27 2 36
8 Sporting de Gijón 34 9 15 10 31 32 -1 33
9 RCD Espanyol 34 13 6 15 45 47 -2 32
10 Málaga CF 34 10 10 14 37 48 -11 30
11 Betis 34 9 12 13 42 45 -3 30
12 Valladolid 34 9 11 14 34 51 -17 29
13 UD Salamanca 34 10 8 16 31 48 -17 28
14 Osasuna 34 10 6 18 39 54 -15 26
15 Valencia CF 34 9 7 18 42 56 -14 25
16 UD Las Palmas 34 7 11 16 32 55 -23 25
17 Celta de Vigo 34 9 6 19 27 56 -29 24
18 Racing de Santander 34 9 5 20 44 63 -19 23
Txapeldunen Liga Europako Errekopa UEFA Txapelketa Jaitsiera



Goleatzaile nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hipólito Rincón Povedano Betis 20
Vicente Raúl Amarilla Zaragoza 19
Euskal Herria Daniel Ruiz Bazán Athletic Bilbao 18
Jorge Alberto Valdano Zaragoza 17
Euskal Herria Manuel Sarabia López Athletic Bilbao 16

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]