2004ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 59. edizioa izan zen. 2004ko irailak 4an hasi zen Leónen eta irailak 26an amaitu zen Madrilen, 21 etapatan banatutako 3034 kilometroko ibilbidea egin ondoren.
188 txirrindularik parte hartu zuten 21 taldetan banatuta.
Edizio hau ordura arteko menditsuenetako bat izan zen, eta mendate tontorrean amaitu ziren sei etapa izan zituen. Ez ziren ohiko tokiak bisitatu (Angliru eta Covadongako aintzirak Asturiasen kasuan) edo Pirinioak, baina bai ordura arte sekula igo gabeko beste mendate batzuk, Almeriako Calar Alto mendatea kasu.
27,7 kilometroko taldekako erlojupeko batekin hasi zen eta beste hiru banakako erlojupeko izan zituen, Sierra Nevadako 29 kilometroko kronoigoera horien artean.
Faborito nagusien artean Roberto Heras salamancarra, 2000 eta 2003ko edizioen garailea izan zena, Aitor González zumarragarra, 2002ko edizioaren garailea izan zena, eta Joseba Beloki lazkaotarra zeuden, azken hau zenbait lesioren ondoren berragertu zena. Atzerritarren artean Alexander Vinokurov eta egun batzuk lehenago erlojupeko proban olinpiar txapelduna izan zen Tyler Hamilton zeuden. Nabarmentzen zen beste bat urte horretako Italiako Giroa irabazi zuen Damiano Cunego zen, munduko txapeldunordea izan zen Alejandro Valverde murtziarrarekin batera.
Itzulia hasi baino bi egun lehenago, Francesco Casagrande (Lampre taldekoa) eta Carlos Román Golbano (Costa de Almería taldekoa), lasterketan parte hartzeko ezgaitzat joak izan ziren, hitz honen bidez, odol analisian hematokrito balio handiegiak eman dituzten txirrindulariak adierazten direlarik, ondorioz, EPOa hartu dutela susmatzen delarik, dopina egotzi ezin zaien arren. Txirrindulari guztiek kontrol hau irailak 1ean pasa zuten.
Kirol Talde Iak (18)Kirol Talde IIak (3) |
|
1. Roberto Heras (Espainia) LST 6 puntu
2. Santiago Pérez (Espainia) PHO 9
3. Francisco Mancebo (Espainia) IBB 13
4. Alejandro Valverde (Espainia) KEL 13
5. Isidro Nozal (Espainia) LST 27
6. Eladio Jiménez (Espainia) KEL 34
7. Carlos Sastre (Espainia) CSC 37
8. Luis Pérez (Espainia) COF 40
9. Angel Gómez (Espainia) ALM 41
10. Félix Cárdenas (Kolonbia) BAQ 43