Greziako 2008ko istiluak abenduaren 6an hasi ziren, Atenasko Exarcheia auzoan Greziako Poliziako indar berezietako (Epaminondas Korkoneas) kide batek Alexandros Grigoropoulos 15 urteko gaztea (grezieraz: Αλέξανδρος Γρηγορόπουλος) tiroz hil zuenean. Gertaera horrek kale-istilu eta enfrentamendu larriak eragin zituen abenduaren 7ko goizean Atenasko kaleetan.
Istiluetan gazteek poliziari aurre egin zioten barrikadak jarriz eta molotov koktelak jaurtiz. Halaber, hainbat saltoki eta eraikin ere eraso zituzten. Istiluok Tesalonika Greziako bigarren hirira hedatu ziren, baita beste hainbatera ere.
Abenduaren 8an, ezkerreko alderdiek deituta, milaka lagunek manifestazioa burutu zuten Atenasko kaleetan zehar hilketa salatu eta klase politikoaren aurka azaltzeko. Liskarrek beste hirietara zabaltzen jarraitu zuten.
Unibertsitateetako irakasleek hiru eguneko grebara deitu zuten. Ikasle mugimenduak ere hainbat lan-uzte antolatu zituen.
Abenduaren 10erako greba orokorrerako deialdia zabaldu zen Grezia osoan, "Karamanlis-en gobernuaren eta krisi ekonomikoaren aurka"[1].
Alexandrosen hilketa salatzeko istiluak, Atenaseko eta Greziako beste hirietara zabaldu ziren. Bien bitartean, Europa eta Munduko beste zenbait hiritan ere protestak antolatu ziren.
Estatua | Hiria(k) |
---|---|
![]() |
Atenas, Tesalonika, Ioanina, Komotini, Kastoria, Patras,Tripoli, Volos, Trikala, Mitilene, Agrinio, Kavala, Korfu, Pireo, Kanea, Heraklion, Rodas, Karditsa, Lamia, Stylida, Drama, Xanti[2], Lagkadas, Kozani, Alexandropoli, Larisa eta Korinto. |
![]() |
Stockholm |
![]() |
Buenos Aires |
![]() |
Viena |
![]() |
Berlin, Hanburgo, Kolonia, Hanover, Leipzig, Bremen, Dresden eta Nurenberg |
![]() |
Londres eta Edinburgh |
![]() |
Larnaka, Nikosia eta Pafos |
![]() |
Florentzia, Venezia, Erroma, Turin eta Bolonia[3] |
![]() |
Sevilla, Madril eta Bartzelona |
![]() |
Kopenhage[4] |
![]() |
Paris[5] eta Bordele |
![]() |
Mosku[6] |
![]() |
Istanbul[6] |
![]() |
New York[7] eta Olympia |
![]() |
Dublin |
![]() |
Brusela eta Gante |
![]() |
Zürich |
![]() |
Melbourne |
![]() |
Bukarest |
![]() |
Sofia |