2015eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Azaroaren 21, 2015 |
Egoitza | Arena Armeec, Sofia |
Aurkezlea(k) | Poli Genova |
Antolatzailea | Bŭlgarska natsionalna televiziya (BNT) |
Partaide kopurua | 17 |
Irabazlea | "Not My Soul" Destiny Chukunyere Malta |
2015eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hamairugarren edizioa izan zen. Sofiako Arena Armeec aretoan ospatu zen, Bulgarian, azaroaren 21ean.
Garailea Maltako Destiny Chukunyere izan zen, "Not My Soul" abestiarekin. Maltaren bigarren garaipena izan zen.
Hamazazpi herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino bat gehiago. Australia Europako Irrati-Telebista Batasuneko kide aktiboa izan gabe parte hartzen zuen lehen herrialdea bihurtu zen, Helduen Eurovionen parte hartzera gonbidatu zuten urte berean. Irlandak ere lehen agerraldia egin zuen. Bi herrialde itzuli ziren lehiaketara: Albania (bi urteko eten baten ostean) eta Mazedonia (urte baten ostean). Bestalde, Kroazia, Suedia eta Zipre erretiratu egin ziren.
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Serbia | Serbiera | Lena Stamenković | "Lenina pesma" (Ленина песма) | Lenaren kanta | 7 | 79 |
02 | Georgia | Georgiera | The Virus | "Gabede" (გაბედე) | Ausartu zaitez | 10 | 51 |
03 | Eslovenia | Esloveniera, Ingelesa[h 1] | Lina Kuduzović | "Prva ljubezen" | Lehen maitasuna | 3 | 112 |
04 | Italia | Italiera[h 2] | Chiara & Martina | "Viva" | Gora | 16 | 34 |
05 | Herbehereak | Nederlandera, Ingelesa | Shalisa | "Million Lights" | Milioi bat argi | 15 | 35 |
06 | Australia | Ingelesa | Bella Paige | "My Girls" | Nire neskak | 8 | 64 |
07 | Irlanda | Irlandera[h 3] | Aimee Banks | "Réalta na Mara" | Itsasoko izarra | 12 | 36 |
08 | Errusia | Errusiera, Ingelesa | Mikhail Smirnov | "Mechta (Dream)" (Мечта) | Ametsa | 6 | 80 |
09 | Mazedonia | Mazedoniera[h 4] | Ivana Petkovska & Magdalena Aleksovska | "Pletenka – Braid of Love" (Плетенка) | Ilekorda – Maitasun ilekorda | 17 | 26 |
10 | Bielorrusia | Errusiera, Ingelesa | Ruslan Aslanov | "Volshebstvo (Magic)" (Волшебство) | Sorginkeria (Magia) | 4 | 105 |
11 | Armenia | Armeniera, Ingelesa | Mika | "Love" | Maitasuna | 2 | 176 |
12 | Ukraina | Ukrainera, Ingelesa | Anna Trincher | "Pochny z sebe - Start with Yourself" (Почни з себе) | Hasi zure buruarekin | 11 | 38 |
13 | Bulgaria | Bulgariera | Gabriela Yordanova & Ivan Stoyanov | "Colour of Hope" | Itxaropenaren kolorea | 9 | 62 |
14 | San Marino | Italiera, Ingelesa | Kamilla Ismailova | "Mirror" | Ispilua | 14 | 36 |
15 | Malta | Ingelesa | Destiny Chukunyere | "Not My Soul" | Ez nire arima | 1 | 185 |
16 | Albania | Albaniera, Ingelesa, Asmatutako hizkuntza[h 5] | Mishela Rapo | "Dambaje" | — | 5 | 93 |
17 | Montenegro | Montenegroera | Jana Mirković | "Oluja" | Ekaitza | 13 | 36 |