229762 Gǃkúnǁʼhòmdímà ![]() | |
---|---|
![]() | |
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 20,8 |
Magnitude absolutua | 3,3 eta 3,46 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Michael E. Brown, David L. Rabinowitz eta Palomar behatokia |
Aurkikuntza-data | 2007ko urriaren 19a |
Aurkikuntza-lekua | Palomar behatokia |
Planeta txikien taldea | objektu transneptunotar |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 111,43887607795 AU |
Periapsis | 37,61503550411 AU |
Ardatzerdi handia | 72,799581 AU |
Eszentrikotasuna | 0,488 |
Orbita-periodoa | 235.000,34495195 egun |
Batezbesteko anomalia | 341,65 ° eta 348,168370623 ° |
Makurdura orbitala | 23,352 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 131,254 ° |
Periapsiaren argumentua | 342,28 ° 345,7897610266 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 295 km |
Albedoa | 0,167 |
Behin-behineko izendapenak | 2007 UK126 |
Nabigazioa | |
« (229761) 2007 RC288 |
229762 Gǃkúnǁʼhòmdímà, behin-behinean 2007 UK126, disko sakabanatuan dagoen Neptunoz haraindiko objektu (TNO) bat da eta sistema bitar bat da, Eguzki-sistemaren kanpoko eskualdean. 2007ko urriaren 19an aurkitu zuten Megan Schwamb, Michael Brown, eta David Rabinowitz astronomoek Palomar Behatokian, Kalifornian[1]. 600 bat kilometroko diametroa du. TNO hau tamaina erdikoa da, eta baliteke izatea 1.000 kilometrotik beherako objektu guztiz solidoen klase baten ordezkari ona. Keith Nollek eta Will Grundyk Hubble espazio teleskopioa erabilita bere ilargia aurkitu zuten, 100 bat kilometrokoa eta Gǃòʼé ǃHú izena eman zioten[2][3][4][5].
Gǃkúnǁʼhòmdímà izena Namibiako Juǀʼhoansi (ǃKung) herritik dator. Euren mitologian, Gǃkúnǁʼhòmdímà neska-urde-inurrijale bat da, San herri batzuetan pitoi-neska edo elefante-neska gisa agertzen dena. Bere herria babesten du eta gaizkileak zigortzen ditu bere gǁámígǁàmì arantzak erabilita, kazkabarraz beteriko hodei bat edo orix arruntaren adar magikoa[6]. "Gǃkúnǁʼhòmdímà" izena bi hitzen nahasketa da, gǃkún 'urde-inurrijalea', ǁʼhòm mà 'neska gaztea' eta dí atzizki femeninoa. Gǃòʼé ǃHú ilargia bere adarraren izena da: sinpleki 'oryx' (gǃòʼé) eta 'adar' (ǃhú) esan nahi du[7].
Juǀʼhoan hizkuntzan planetoidea eta ilargiak [ᶢᵏǃ͡χʼṹ ᵑ̊ǁʰòmdí mà] (ⓘ) eta [ᶢǃòˀé ǃʰú] (ⓘ) ahoskatzen dira. Normalki, kontsonante klikariak ez dira ahoskatzen beste hizkuntza batzuetan planeta aipatzen denean. Honela, Gun-hohm-di-ma eta Goh-ay-ku bezalako ahoskerak erabiltzen dira nazioartean.
Gǃkúnǁʼhòmdímàek Eguzkiaren inguruko orbita 37,5–107,9 AUra egiten du 620 urte eta 2 hilabetean behin (226,517 egun; ardatz erdinagusia, 72,72 AUkoa). Haren orbitak 0,48ko eszentrikotasuna du, eta 23º-ko makurdura ekliptikarekiko.[8] Disko-sakabanatuko objektua da[9].
0,48-ko eszentrikotasunak iradokitzen du grabitazioak sakabanatu zuela gaur egungo orbita eszentrikoan. Periheliora 2046ko otsailean iritsiko da, eta bere satelitearekin elkar ezkutaketak 2050aren amaieran hasiko dira eta hamarkada horretako zatirik handiena iraungo dute[6]. 3,7ko magnitude absolutuko distira du[10], eta 1982an hartutako irudiak aztertuz 178 aldiz era 16 oposiziotik gora ikusi dira[8].