49er

49er
yal (en) Itzuli
Fabrikazioa
DiseinatzaileaJulian Bethwaite (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak1,447 (zingoa) × 2,743 (erruna) × 4,876 (luzera) m
Erruna2,743 m
Zingoa1,447 m
Masa94 kg
Osagaiakmainsail (en) Itzuli
foresail (en) Itzuli
spinnaker (en) Itzuli

49er ontzia (ingelesez forty-niner) Julian Bethwaite australiarrak diseinatutako nazioarteko belaontzi klasea da.

Klase olinpikoa ere bada Sydneyen ospatu ziren 2000ko Udako Olinpiar Jokoetatik. 49er ontziaren ezaugarrietako asko nahiko berriak dira bela munduan: bi tripulatzaileek ontzia trapeziotik gobernatzen eta egonkortzen dute, tripulazioen ezaugarri fisikoak berdintzeko formulak daude lasta eta hegal erretraktilen bidez, zeinetatik bi tripulatzaileak trapeziotik zintzilikatzen diren eskorari aurre egiteko, botaloia erretraktila da, spinnaker asimetriko handiak erabiltzen dira, etab.

  • Luzera: 4,995 m
  • Zabalera: 1,690 eta 2,90 m artean
  • Botaloia: 1,70 m
  • Pisua: 75kg
  • Bela nagusia: 15 m²
  • Fokea: 6,20 m²
  • Gennacker: 38 m² (spi asimetrikoa)
  • Masta: 8,10 m

49er FX ontzia 49er-aren aldaera bat da, tamaina txikiagoko masteri duena, gizon gazte eta emakumeen ezaugarri fisikoetara hobeto egokitzeko diseinatua. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoez geroztik, emakumezkoen olinpiar klasea da, eta 49er klasean gizonezkoak bakarrik lehiatzen dira.[1]

  • Bela nagusia: 13,80 m²
  • Fokea: 5,80 m²
  • Gennacker: 25,10 m² (spi asimetrikoa)
  • Masta: 7,50 metro
  • Gainerako neurriak: 49er estandarrak bezala

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) 49erfx - International 49er Class Association. 2023-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]