95eko Uda operazioa

95eko Uda operazioa
Kroaziako Independentzia Gerra eta Bosniako gerra
Data1995eko uztailaren 25-30
LekuaBosnia eta Herzegovina mendebaldea
Koordenatuak44°10′48″N 16°21′50″E / 44.18°N 16.364°E / 44.18; 16.364
EmaitzaKroaziarren garaipena
Gudulariak
Kroazia Kroazia

Bosnia-Herzegovina

Bosniako Serbiar Errepublika
Buruzagiak
Indarra
Kroaziar armadako 2 brigada (4. motorizatua eta 7. mekanizatua)
HVOko 2 brigada (1.a eta 3. motorizatua)
Beste unitate batzuk
VRSko 2. Krajina gorputzeko indarrak (3 brigada motorizatu, 5 infanteria brigada, 5 brigada arin eta euskarri indarrak)

95eko Uda Operazioa (kroazieraz: Operacija Ljeto '95) 1995eko uztailean Bosnia-Herzegovina mendebaldean Kroaziako armada eta Kroaziar Defentsa Kontseiluaren indarrek eginiko operazio militar bateratua izan zen.

Operazio aurreko egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosnia-Herzegovina mendebaldearen gehiengoa, VRSko indarren (Bosniako Serbiar Errepublikako armada) kontrolpean zegoen 1992tik. Bihać zen serbiarren kontrolpean ez zegoen lurralde bakarra, kroaziarrek harturik zuten Herzegovinarekin batera (herrialdearen hego-mendebaldean). 1994an, Kroazia eta Bosnia-Herzegovinak Washingtongo ituna lehenik eta Spliteko ituna ondoren sinatu zituzten, non zehazten zen unitate bosniar eta kroaziarrek bi estatuen arteko muga zeharka zezaketen batak bestea lagundu ahal izateko.

1995 erdian, armada kroaziarrak, Kroazian serbiar indarren pean zeuden lurretan agintaritzak sortzeko prozesuan zegoen. Maiatzean eginiko Flash Operazioaren ondoren, indar kroaziarrak Krajina lurralde osoa hartzea helburu zuen erasoa prestatzen hasi ziren. Lurralde honetako gunerik garrantzitsuena Krajina Serbiarreko Errepublikako hiriburua zen, Knin eta hala, erasoaren lehen helburua berau hartzea zen, Kroazian serbiar indarren galera osoa sinbolizatuko baitzuen.

Knin hartu ahal izateko, indar kroaziarrek hiria ekialdetik inguratzea erabaki zuten, Krajina Bosniarretik. Hau kontuan izanda hasi zen 95eko Uda operazioa. Operazio handiagoetarako prestakuntza modura, 1994/95eko neguan 94ko Negua Operazioa egin zen, Dinara mendietan posizio hobeak lortzeko.

Uztailaren 25ean, indar kroaziarrek Herzegovinatik erasotu zuten, Dinara mendietatik iparraldera eginez. Erresistentzia gutxi aurkitu eta indar kroaziarrek erraz eta arin egin zuten aurrera.

Bosansko Grahovo hiria serbiar indarren gotorleku garrantzitsua zen lurralde horretan indar serbiarrentzat eta gogor egin zuten indar kroaziarren aurka. Dena den, indar kroaziarrek serbiarrak garaitu zituzten, baja asko eraginez. Hiria uztailaren 28an hartu zuten eta Glamoč hriia hurrengo egunean.

Operazioa ofizialki uztailaren 30ean amaitu zen, serbiarrek kontrolpean zituzten Bosnia-Herzegovinako 1600 km² kroaziarrek hartu zituztelarik.

Operazio ondorena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Ekaitza operazioa»

Erasoaren ondorioz, Kroazian serbiarrek zuten hegoaldeko lurraldea hiru aldetatik inguratua eta ahul gelditu zen.

Erasoa amaitu eta gero, kroaziar armadako ingeniariek errepideak eraiki zituzten Dinara mendiak eta muga bosniarrean. Ekaitza operazioa hasi zenean, eliteko bi unitate kroaziar, 4. Goardia brigada eta 7. Goardia brigada Bosniatik Knin-erantz errepide hauetatik joan ziren.

Erresistentzia txikia aurkituz, Kroaziako armada serbiarra bidalia izan zen eta Knin abuztuaren 5ean hartu zuten Bosniatik joandako indar hauek, erasoaren bigarren egunean.

Ekaitza operazioa amaitu eta gero, unitate kroaziarrek Bosnian jarraitu zuten erasotzen, Mistral operazioan, 95eko Udan harturiko lurraldeetatik iparraldera eta Bihać-en zeuden Bosnia-Herzegovinako Errepublikako Armadako indarren laguntzaz Bosnia mendebalde osoa hartu zuten berriro, Daytongo akordioa sinatuaz batera gerra amaitu zen arte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]