ACK

ACK edo ACKNOWLEDGEMENT (ACK) (euskaraz, onespena, hartu-agiri edota hartu-seinale) konputagailu arteko komunikazioetan bidaltzen den mezu bat da, beste mezu edo mezu multzo bat iritsi dela berresteko. Baldin eta helburu konputagailuak erroreak sumatzeko gaitasuna badu, ACKren esanahia bikoitza da: “mezua iritsi da eta horrez gain ongi iritsi da”. Unicode eta ASCII kodifikazioetan 6 zenbaki hamartarrarekin (06 hamaseitar) adierazten da.

ACK mota konplexuagoak badaude, zeinak kontrol mota desberdinetarako erabiltzen diren, hala nola “berriz bidali bigarren trama” edota “azken mezua hartu dut, baina ezin ditut gehiago hartu aurrekoak prozesatzen amaitu ezean".

Mezua idazteko modu zehatza, hau da, hau konposatzen duen sekuentzia bitarraren osaketa, eta bere posizioa tramaren barnean aldakorrak dira erabilitako protokoloaren arabera.

Protokolo batzuetan, ACK mezuaren kontrako bat existitzen da, NACK deiturikoa (Negative ACKnowledgement edo baieztapen negatiboa), zeina bidaltzen den jasotako trama batean errore bat sumatzen denean edo trama baten galera suertatzen denean.

Trama baten galera bere numerazioaren arabera sumatzen da, baldin eta leiho labainkorretan oinarritutako protokolo batekin ari bagara (adibidez, errore bat dago jasotako azken trama 3 zenbakia zuena bazen eta oraingoan jasotakoa 6 bada).

Igorleak ere tramen galerak sumatu ditzake baldin eta trama bat edo trama multzo bat bidaltzen bada eta onespena ez bada aurredefinitutako denbora batean iristen, datuak berriro bidali beharko dira. Denbora hau terminalen transmisio abiaduraren eta tramak terminal igorletik hartzailera iristeko behar duen denboraren arabera kalkulatuko da.

ACK onespenak sare bat osatzen duten geruzen gehiengo batean erabiltzen dira (adibidez,OSI ereduan definitutako maila desberdinetan) baina berezko garrantzia dute lotura mailan (adibidez HDLC, IEEE 802.3 protokoloetan, azken hau Ethernet moduan ere ezagutzen dena) hala nola sare mailan (adibidez, IP protokoloan).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]