ALPAC (Automatic Language Processing Advisory Committee) John R. Pierce buru zuten hirurogeita hamar zientzialarik 1964an osatutako batzordea zen. Bere helburua hizkuntzalaritza konputazionalaren eta konkretuki itzulpengintza automatikoaren aurrerapena ebaluatzea zen. 1966an batzordeak argitaratutako txostenak, ALPAC txostena izenez ezagutzen dena, hizkuntzalaritza konputazionalaren inguruko oinarrizko ikerketa beharrezko zela zioen, eta horrek itzulpengintza automatikoaren inguruko ikerketen murrizketa suposatu zuen, batez ere Estatu Batuetan.
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |