A Hero | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2021 |
Izenburua | قهرمان eta Un Héros |
Jatorrizko hizkuntza | persiera |
Jatorrizko herrialdea | Iran |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta thrillerra |
Iraupena | 128 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Asghar Farhadi |
Gidoigilea(k) | Asghar Farhadi |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alexandre Mallet-Guy (en) Asghar Farhadi |
Edizioa | Hayedeh Safiyari |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Iran |
Argumentu nagusia | Zintzotasuna, imprisonment (en) , over-indebtedness (en) , komunikabide soziala eta morala |
Historia | |
Nominazioak | |
A Hero (persieraz: قهرمان, Ghahreman) 2021eko Asghar Farhadi irandar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Xiraz hiria; Iran. Rahimek espetxe zigorra du, baina abal emaile batekin duen zorra kitatu eta hartara espetxeari izkin egiteko aukera izango du. Askatasunarekin batera, semearekin eta bikotekidearekin topo egiteko modua izango luke, galdutako sinesgarritasuna berreskuratuz gainera.[1]
Zorra kitatzeko lasterketa horretan, familiaren babes erabatekoa izango du Rahimek, baita bidean ezustean azalduko zaizkion lagun eta aliatu berrienak ere. Helburua lortzeko egin beharreko ekintzen eta hartu beharreko erabakien ondorioak bere egin eta onartu beharko ditu protagonistak, eta horrek ezinegon eta eztabaida moral handiak sortuko dizkio; hainbeste, ezen auzitan ere jarriko baitu bere ekintzak egokiak ote diren.[1]
Hartzen dituen erabakiek oihartzun sakona dute Rahimek duen bizi ikuspegi onberarekin eta moralitatearekin. Bere izaera ondradu horrek arazoak ekarriko dizkio, baita bere ingurukoekin ere, haien eskaera berekoietara makurtuko baita sarri.[1]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |