A Touch of Class (euskaraz Klase Ukitu Bat), 1973ko Melvin Frank estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. George Segal, Glenda Jackson, Hildegarde Neil, Paul Sorvino eta K Callan aktoreek antzeztu zuten.
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Glenda Jackson) irabazi zuen.
Vickie Allessio (Glenda Jackson) bi semeen ama dibortziatu britainiar da eta Steve Blackburn (George Segal) familiadun estatubatuar gizon ezkondua, arau bat duena: "bere emaztea inoiz ez nagianatzea... hiri berdinean". Biak Londresen ezagutu eta maitasun harreman bati ekingo diote.