Ab initio

Ab initio latinezko esaera bat da, latinismoa, eta hitzez hitz «Hasieratik» esan nahi du.[1] Erabilera orokorra du, hau da, testuinguru eta disziplina desberdinetan erabiltzen da.

Literaturan gertaera edo narrazio bat haisera-hasieratik azaltzea da; In media res, aldiz, beste une batetik hastea izango litzateke.

Legalki Ab initio zerbait hasieratik horrela dela adierazteko erabiltzen da,[2] ez epaitegia adierazitako unetik aurrera. Esaterako, jurisdikzio askotan, pertsona batek derrigortutako kontratu bat sinatzen badu, kontratu hori "nulo ab initio" gisa hartzen da.

Zientzietan (bereziki Fisikan eta Kimikan), kalkulu bat ab initio (edo «lehen printzipioetatik abiatuta») dela esaten da oinarrizko legeak eta ondo ezarritakoak soilik onartzen dituenean, kanpo utzita, adibidez, kanpo-parametroen taulak edo eredu sinplifikatzaileak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]