Abelia × grandiflora

Abelia × grandiflora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaDipsacales
FamiliaCaprifoliaceae
GeneroaAbelia
Espeziea Abelia ×grandiflora eta Abelia grandifolia
(Rovelli ex André) Christenh

Linnaea × grandiflora edo Abelia × grandiflora Caprifoliaceae familiako espeziea da. L. chinensis eta L. uniflora espezieen arteko hibrido bat da[1].

Zuhaixka hostoiraunkorra da, borobiltsua eta 1 eta 1'8 metro arteko luzera duten adarrak ateratzen ditu. Hostoak berde ilunak dira eta 2-6 cm-ko luzera dute. Loreak zuriak dira, pixka bat arroxak, eta kanpai itxura dute. Uda amaieran loratzen da eta udazkenerarte irauten du. Landarearen grandiflora izenak "lore ugari" esan nahi du, izan ere asko ateratzen baititu batera[2].

Linnaea × grandiflora, loretan.

Italia iparraldean dagoen Verbania hiriko lorategi batean landatu zen lehen aldiz 1886. urtean. Hasiera hasieratik landare apaingarri gisa erabiltzeko helburua izan zuen.

Landatzeko erraza da baina eguzkiak gogor jotzen duenean itzaletan egotean komeni zaio. Erresuma Batuan Abelia esaten zaio. Hopleys izeneko barietate bat badago, lore arroxak dituena[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Linnaea × grandiflora (Rovelli ex André) Christenh. | Plants of the World Online | Kew Science» Plants of the World Online (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  2. Harrison, Lorraine. (2012). RHS Latin for Gardeners. United Kingdom: Mitchell Beazley ISBN 184533731X..
  3. (Ingelesez) «Abelia x grandiflora 'Hopleys' (PBR) (v) | abelia 'Hopleys'/RHS Gardening» www.rhs.org.uk (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.