Birbanatze-politikak aberastasuna eta errenta pertsona batzuen eskuetatik beste batzuengana bideratzeko politika ekonomikoak dira, hala nola zerga, lur-erreforma, desjabetze eta ongizate-politiken bitartez. Zergei dagokienean, birbanatze-politikak zerga progresiboen bitartez gara daitezke, gehien daukatenen edo irabazten dutenen gainean, zerga-tipo altuagoak ezarriz.
Nabarmena da antzinako ziblizazio antolatu guztiek (egiptoarrak, erromatarrak, maiak...) zergak zituztela, baina armada, tenpluak, jauregiak edota justiziara bideratzen ziren. Diru asko dutenei dirua kentzea gutxiago dutenei banatzeko ideia erlatiboki nahiko modernoa da beraz. Birbanatzea 1690an eman zen lehen aldiz Frantzian, baina bere artikulazio politikoa ez da XIX. mendera arte ematen.
Aberastasunaren banaketari dagokionez, aberastasun ekonomikoa edota errenta zein proportzioan dagoen banatatuta herrialde bateko klase sozialaren artean dela esan dezakegu .Normalean, banaketa hau desarokatuta dago eta klase sozialen arteko desberdintasuna nahiko nabaritsua izaten da. Gaur egun, hiru klase mota daudela esan dezakegu: behe klasea, klase erdia eta goi klasea.
Herrialde bateko aberastasuna neurtzeko BPGa (Barne produktu gordina) erabiltzen da. Neurtzaile hau, herrialde batean sortutako produkzioa adierazten du eta horrek lagunduko digu zer-nolako aberastasunaren banaketa dagoen herrialde horren barruan aztertzeko.
Hala ere, gaur egungo mundu globalizatuan badaude enpresa batzuk, zehazki multinazionalak, herrialde bat baino aberatsagoak direnak. Horretaz , multinazionalak gutxi batzuen eskuetan daude eta indar politikoa zein ekonomikoa dute.
Aberastasun ekonomiakoaz gaina, aberastasun soziala, fisikoa, morala, epekoa eta intelektuala ere existitzen dira. Aberastasun ekonomikoa hobeto ulertzeko, aberastasun gordina zein aberastasun garbia bereizi behar ditugu:
Aberastasuna, ekonomiaren alorrean, pertsona fisiko edo juridikoak, pribatuak edo publikoak, dituen ondasunen multzoa da, baina baita eskubide eta betebeharrak ere.
Hori dela eta, aberastasunak, aktiboa hartzen duen moduan, pasiboarekin eskuratutako aktiboak ere hartzen ditu barne.
Beraz, aberastasun gordinaz ari garela, elementu guztien batuketaz ari gara, horien artean, baita pasiboz eskuratu direnak ere.
Hala ere, pertsona batek duen aberastasuna ezagutu nahi dugunean, negatiboki konputatutako zorrak kontuan hartu gabe, aberastasun garbiaren bidez kalkulatzen da. Hau da, aberastasun gordina, hirugarrenekiko zor eta obligazioek adierazten duten pasiboak kenduta kalkulatzen da. Horrela, pertsona horrek zer aberastasun garbia duen jakin dezakegu.
Aberastasunaren adibidea:
Zentzu honetan, imajina dezagun milioi bat dolar balio duen etxebizitza baten jabe den pertsona bat dugula, etxebizitza horren balioarekin batutako ondare batekin batera, 25.000 $-ko balioa duen ibilgailu amortizatu batekin batera.
Bere aberastasun gordina milioi bat eta hogeita bost mila dolar da.
Dena den, pentsa dezagun halako etxebizitza bat hipoteka-kreditu baten bidez amortizatzen ari dela. Mailegu bat 200.000 dolarren baliokidea den kapitala itzultzeko geratuko litzateke. Zentzu honetan, aberastasun garbiaren bidez, pertsonak 825.000 dolarreko aberastasun garbia izango luke; aipatu aberastasuna kentzen duten zorrak deskontatuta.
Aberastasunaren banaketa hausnarketarako arrazoia izan da antzinako pentsalari batzuentzat. Platonentzat aberastasuna berdin banatu behar da, Aristotelesen ikaslearentzat, berriz, bakoitzaren ahaleginaren proportzioan.
Erdi Aroan, dirua interesekin mailegatzea zikoizkeria edo zikoizkeriaren bekatu mortala egitea zela pentsaera garatu zen, zazpi bekatu hilgarrietako bat (Hamar Mandamentuetatik zazpigarrenak eta hamargarrenak bi aldiz kondenatzen dute zikokeria), beraz, okupazio honek. beste sinesmenetako pertsonei utzi zitzaien, batez ere juduei.
XVI.mendetik XVIII. mendearen erdialdera arte, doktrina ekonomiko nagusiena Merkantilismoarena izan zen, eta, horretarako, nazio-estatuen aberastea printzipioz merkataritzatik eta industrializaziotik edo manufakturatik etorri zen, eta ez urretik, zilarretik, perletatik, esmeraldetatik eta bestelakoetatik. 1776an Adam Smithek, ekonomia edo liberalismo eskola klasikoaren sortzaileak, Nazioen aberastasuna argitaratu zuenez, merkantilismoaren eta bereziki bullionismoaren kritika egin zen. Urreari eta zilarrari aberastasunaren neurri nagusi gisa duten balioa ukatuz eta printzipioz aberastasun primitibo mota bat dela azpimarratuz. Nazioen aberastasunaren jatorria giza lanetik (lanaren banaketaren kontzeptua), kapitalaren metaketatik eta merkatuen baloraziotik datorrela azaldu zuen. Orduan, ez zuen kontuan hartzen lana guztiz gizagabea edo makinen bidez egin zitekeenik.
Geroago, aberastasunaren ekoizpena ekoizpen-faktoreen nozioarekin lotu zen, funtsean kapitala eta lana baitira.
Lehenengo industrializaziotik aurrera, beste korronte mota batzuk sortu ziren. Adibidez, kapitalismoa eta komunismoa. Bi korronte hauek izugarrizko desberdintasunak dituzte. Kapitalismoak estatuak ekonomian parte hartzearen kontra dagoen korrontea da, eta aldiz, komunismoa estatuak ekonomia kontrolatu behar duela esaten du. Kapitalismoa aberastasunaren banaketa desorekatua sustatzen du eta komunismoak, berriz, denok baliabide ekonomiko berdinak eduki behar ditugula azpimarratzen du.
Gaur egun, neokapitalismoan oinarritutako sistema ekonomiko batean bizitzen gara. Horrek aberastasunaren banaketa desorekatua sustatzen du. Mundu globalizatu baten barruan gaude eta inflazioari ezser gero eta diru gehiago behar izango da eguneroko gastuei aurre egiteko
Munduko aberastasuna modu irregularrean banatuta dago, Credit Suisseko azken datuen arabera. Suitzako bankuak Global Wealth Report-en 2017ko edizioan (Global Wealth Report 2017) aztertzen du nola banatzen den dirua munduan. Haien datuen arabera, etxeko aberastasunaren erdiak munduko biztanleriaren % 1 baino gutxiagoren esku dago. Honek izugarrizko desoreka adierazten du.
2017an, aberastasun globala % 6,4 hazi zen, Credit Suisse-ren Global Wealth Report-en zortzigarren edizioko datuen arabera. Ehuneko horrek 2012az geroztik hazkunde-tasarik azkarrena adierazten du eta mundu mailako aberastasuna 280 bilioi dolarra iristea ahalbidetu du Estatu Batuetan.
Munduko aberastasunaren % 45,9 munduko biztanleriaren % 0,7ren esku dago. 36 milioi pertsonak (% 0,7) 128,7 bilioi dolarreko aberastasuna kontrolatzen dute (aberastasun osoaren % 45,9).
100.000 dolar baino gehiago heldu bakoitzeko batez besteko aberastasuna duten nazioak Ipar Amerikan, Ekialdeko Europan eta Asia-Pazifiko eta Ekialde Hurbileko herrialde aberatsen artean daude.
Suitzak (537.600 $), Australiak (402.600 $) eta Estatu Batuek (388.600 $) heldu bakoitzeko aberastasunaren sailkapeneko lehen hiru postuetan jarraitzen dute. Ezustekoa Zelanda Berritik dator (337.400 $), Norvegia (320.500 $) eta Danimarka (281.500 $) gainditzen baititu.
Espainaren kasuan, errenta altuko herrialdeen taldekoa da, Europa, Ipar Amerika, Australia eta Zelanda Berriarekin batera.
Espainiak 37 milioi heldu inguru ditu 2019an, hau da, munduko biztanleria heldu osoaren % 0,7. 7.772 bilioi dolar amerikarren aberastasuna pilatzen du, edo kopuruz: 7.772.000.000.000 dolar, hau da, munduko aberastasunaren % 2,2aren baliokidea.
Espainian heldu bakoitzeko BPGa 38 mila dolarrekoa da, eta heldu bakoitzeko batez besteko aberastasuna 207.531 dolarrekoa da, 2000. urtean estimatutako 77.500 dolar baino ia 3 aldiz gehiago.
Forbes Zerrenda munduko pertsona aberatsenen izenak argitaratzen ditu urtero.
Zerrenda honetako ia pertsona guztiak Estatu Batuetan jaio direla ikus daiteke. Lehen ikusi dugun moduan, Estatu Batuak herrialde aberatsenetako bat da eta horrek balantza hau desorekatuta dagoela adierazten du.
Gaur egungo mundu globalizatuanenpresak edo multinazionalak munduaren norabidean eragin dezakere eta herrialde batzuek baino diru sarrera gehiago ere eduki ditzeteka. Multinazionala edo nazioarteko enpresa da herrialde batean sortu eta erregistratuta dagoena, baina munduko herrialde ezberdinetan filialak dituena, eta toki horietan lan eskaintzak sortzen dituen arren, irabazi gehienak enpresaren jatorrizko herrialdera itzultzen dira.
Estrategia global batekin jarduten dute irabazi-marjina handiena lortzeko; merkeago dagoen tokian erosten dituzte lehengaiak; tokirik onuragarrienetan instalatzen dituzte lantegiak; eta, beren produktuak Lurreko ia edozein tokitan saltzen dituzte.
Hona hemen multinazionalak diren enpresen adibide batzuk:
Espainian dagoen aberastasunaren banaketa aztertzeko gini indizea erabiliko dugu, hurrengo grafikoan Espainian gini indizea Europako beste herrialdeekin alderatuz txikienetariko bat da. Grezia Europako banaketa txikiena duen herrialdea da aberastasunaren arloan, Europako iparraldean dauden herrialdeetanbanaketa handiagoa dago haien errentengatik eta beste herrialdekin alderatuz, herrialde hauen errentak txikiagoak direlako ;per capita BPGmItalian 27.810€ da eta aldiz,Norvegian 59.180€.
Grafikoan ikusten den moduan, Suezian desberdintasun handia dago aberastasunez hitz egiten denean, baina Suediako birbanaketa-ereduak errenta berdintasunez banatzea errazten du, eta munduko txikienetako bat da. Grafikoak kontrakoa esan arren, antzeko zerbait gertatzen da Europako beste herrialde eskandinaviarrekin.
Espainiako aberastasun-desberdintasunari buruzko datuei dagokionez, Espainiako etxebizitzei balio handiagoaematen zaie beste europar herrialdeekin alderatuz, eta Espainiako familien ehuneko handi batek etxebizitza baitu.
Espainian aberastasunaren desberdintasun txikia egoteko beste arrazoi bat herentzia bat jasotzean zerga-karga handia dagoela da. Kontuan izan behar da ikerketak, gure iturriak oso fidagarriak izan arren, ez direla egia absolutuak, desberdintasun-adierazleak definitzeko moduaren araberakoak direlako eta hauen erabilera desberdina izan daiteke.
Aberastasunaren ondorioak
Munduak aurrerapauso handiak eman ditu pobrezia murrizteko: azken hogeita hamar urteotan, 1.000 mila milioi pertsona baino gehiago atera dira muturreko pobreziatik. Hala ere, gizateriaren erdi pobreenari dagokion diru-sarreren kuota ia ez da aldatu epe horretan, 1990etik mundu mailako ekoizpen ekonomikoa hirukoiztu baino gehiago egin den arren. Desberdintasunek aurrerapen ekonomikoa ahuldu egiten dute, eta, aldi berean, sortzen diren desberdintasun sozialak areagotzen ditu.
Bai herrialde barruan, bai herrialdeen artean ere, diru-sarreren, kokapen geografikoaren, generoaren, adinaren, jatorri etnikoaren, ezintasunaren, sexu-joeraren, klase sozialaren eta erlijioaren ondoriozko desberdintasunek, aukerak eta emaitzak zehazten jarraitzen dute. Munduko leku batzuetan, desberdintasun horiek gero eta nabarmenagoak dira. Bien bitartean, hutsuneak sortzen ari dira beste arlo batzuetan, hala nola, mugikorretarako eta sareko teknologietarako sarbidean.
Azken hogeita hamar urteotan desberdintasuna handitu bada ere herrialde askotan, beste batzuetan gutxitu egin da. Latinoamerikan eta Kariben altua izaten jarraitzen du, dezente jaitsi den arren. Industria-ekonomia aurreratu askotan, desberdintasuna apur bat handitu zen, nahiz eta dagoeneko nahiko baxua izan. Europako Ekialdeko hainbat herrialdek desberdintasunen gorakada izugarria izan zuten trantsizio politikoan. Aldeak gutxitu egin dira Ekialde Hurbileko zenbait tokitan, baina handitu egin dira talde batzuetan.
Afrikan eta Asian joerak nahastuagoak izan dira: antzekotasun gehiago daude goraka ari diren ekonomien edo lurrik gabeko garapen bidean dauden herrialdeen artean, eta landa edo hiriguneen artean, eskualdeen barruan baino. Oro har, munduko biztanleriaren bi heren baino gehiago diru-sarreren eta aberastasunaren desberdintasun handiagoaren menpe daude, eta horrek garapen jasangarrirako aukerak nabarmen ahultzen ditu.