Aberrazio esferikoa, ispilu eta leiarren akats bat da, non, ardatz optikoan paraleloki eragiten duten argi izpiak, honengandik distantzia batetara baina, ardatzetik gertu dauden izpiak doazen foku ezberdin batetara doazen. Aberrazio esferikoa, monokromatiko erako hirugarren mailako aberrazio bat da, modu ezberdinean eragiten diona uhin luzera bakoitzari.
Efektu hau, ispiluaren edo leiarraren diametroaren laugarren potentziarekiko proportzionala da, eta foku luzeraren hirugarren potentziarekiko alderantzizko proportzionala, foku laburreko sistema optikoetan askoz nabarmenagoa delarik, mikroskopio baten leiarretan adibidez. Antzinako teleskopio optikoetan, foku luzeko tresnak erabiltzen ziren, aberrazio esferikoaren efektua murrizteko.