Abortu selektiboa jaio aurreko diagnostikoaren bidez fetuaren alterazio genetikoei, malformazioei edo sexuari buruz lortutako informazioan oinarrituta egindako abortua da.[1]Ekografiek eta abortu selektiboak emakumeengan duten eragin orokorra eztabaidagai handia da.
Sexuaren araberako abortu selektiboak egitea moralaren aurkakoa den arren,[2] 1970-2017 aldian 23,1 milioi neska "jaiotza falta" dela kalkulatu da.[3] Desoreka hori batez ere Txinak, Indiak, Pakistanek, Kaukasiak eta Balkanek eragiten dute.[4][5][6]
↑Goodkind, Daniel. (1999). «Should Prenatal Sex Selection be Restricted?: Ethical Questions and Their Implications for Research and Policy» Population Studies 53 (1): 49–61. doi:10.1080/00324720308069..