Abraham Hondius

Abraham Hondius

Bizitza
JaiotzaRotterdam, 1631
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaLondres, 1691 (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Rotterdam
Amsterdam
Rotterdam eta Londres
Lan nabarmenak

Abraham Danielsz de Hondt, Abraham Hondius gisa ezagunagoa (Rotterdam, c. 1631Londres, 1691ko irailaren 17a), Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria eta irarlea izan zen. Bere ibilbide nagusia, hala ere, Londresen egin zuen.

Cornelis Saftleven artistarekin ikasi zuen, batzutan haien lanak nahastu egiten dira. Lehendabizi Rotterdamen lan egin zuen, ondoren, 1659tik aurrera, Amsterdamen. 1666an behin betirako Londresen kokatu zen. Bere heriotz data ez dago garbi. iturri batzuen arabera 1691eko irailaren 1691ean lurperatu zuten baina beste batzuen arabera 1691ean izan zen.

Bere lan asko ehiza eta zakurren inguruan eginak daude. Zakurrak deskantsatzen edo ehizean ohikoak dira bere margolanetan. Horietako asko Londreseko British Museumen ikus daitezke. Baita ere mitologiaren gaiak, eszena konstunbristak eta eszena erlijiosoak egin zituen.

Hauek aipa daitezke:

  • Kolore bizien erabilera.
  • Margolan berean plano desberdinen erabilera.
  • Irudiak gainkargatuta agertzen dira.
  • Beste margolarien moduan, esaterako Philips Wouwerman, Albert Jacob Cuyp eta Paulus Potter, paisaian eta zerumugaren trataeraz kezkatuta zegoen.
  • Ehiztariak zakurrekin, Victoria and Albert Museum.[1]
  • Tximua eta katua (1670), Clevelandeko Museoa, Ameriketako Estatu Batuak [1]
  • Basurdearen ehiza (1672), Clevelandeko Museoa, Ameriketako Estatu Batuak
  • Piramo eta Tisbe, Boymans Van Beuningen Museoa, Rotterdam [2]
  • Merkurio eta Argos, Bilduma partikularra, Galllery of Art webgunea [3]
  • Artzainen adorazioa (ca. 1660), Bordeleko Arte Ederren Museoa, Frantzia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Huntsmen with dogs, V&A collections.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]