Abutilon megapotamicum

Abutilon megapotamicum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalvales
FamiliaMalvaceae
LeinuaMalveae
GeneroaAbutilon
Espeziea Abutilon megapotamicum
BasionimoaSida megapotamica
Abutilon megapotamicum.

Abutilon megapotamicum Abutilon generoko eta Malvaceae familiako landarea da. Brasilen du jatorria ornamentazio landare honek.

2'5 metrotako altuera hartzen duen zuhaixka da. 5-8 cm luzerako hosto obalatuak ditu, arinki trilobatuak.

Lore tubularrak ditu, laranja-horixkak eta oinarrian gorriak. 4 cm luzerako bost petalo ditu. Kaliza kanpai itxurakoa du, kolore gorriko bost sepalo dituena.

Lorategietan landare apaingarri gisa erabiltzen da.

Abutilon megapotamicum (A.Spreng.) A.St.-Hil. & Naudin-ek deskribatu zuen eta liburu honetan argitaratu zen: Annales des Sciences Naturelles; Botanique, sér. 2 18: 49. 1842.[1]

Etimologia

Abutilon: Badirudi arabierazko abu tilun izenetik datorrela "indietako malba".

megapotamicum: latinezko epitetoa.

Sinonimia
Abutilon vexillarium E.Morren
Periptera megapotamica (Sprengel) G.Don
Sida megapotamica Sprengel basónimo[1]
Abutilon inflatum Garcke & K.Schum.
Sida leopoldii Voss[2]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]