Acciona | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | ACCIONA, S.A. |
Mota | negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | eraikuntza |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Ibex 35 eta Natur-Aktien-Index (en) |
Enplegatuak | 57.843 (2024) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | José Manuel Entrecanales |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Balore-burtsa | OTC Markets Group (en) eta Madrilgo burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1997 |
webgune ofiziala |
Grupo Acciona eraikuntza enpresa espainiarra da. 1997ean Entrecanales y Tavora eta Cubiertas y MZOVG enpresen bateratzearen ondorioz sortua. Urteak aurrera joan ahala, eraikuntzan ez ezik, beste sektore batzuetan egin ditu inbertsioak. Gaur egun, energia garbien ekoizpenean nabarmentzen da. Horretarako, Nafarroako parke eolikoak ustiatu eta eraiki zituen EHN enpresa publiko nafarra erosi zuen.
Accionako zuzendaria José Manuel Entrecanales Domecq da, enpresa batzordean Entrecanales familiako hainbat kide daude. Acciona, betidanik izan da familia enpresa.
2006ko irailaren 25ean, Accionak, Endesa konpainia elektrikoaren akzioen %10 erosi zituela jakitera eman zuen. Horrela, Endesaren inguruan zegoen espekulazioa areagotu eta E.On eta Gas Naturalek aurkezturiko erosketa eskaintzen inguruko etorkizuna gehiago korapilatuz. Ondoren, partaidetza hori handituz joan da, gaur egungo %20ra ailegatuz.
Acciona Endesako akziodun nagusia izatera heldu zen, Caja Madriden aurretik. Accionak gainera irabazi handiak lortu zituen Endesako dibidendu eta etekinen bitartez. Baina 2007an akzioak Enel italiarrari saldu zizkion eta azkenik italiarrak Endesaren jabe egin ziren.