Acciona Energía | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Corporación Acciona Energías Renovables S.A. |
Mota | enpresa eta negozioa |
Jarduera sektorea | energy industry (en) ![]() |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Ibex 35 |
Enplegatuak | 1.762 (2021) |
Agintea | |
Lehendakaria | José Manuel Entrecanales |
Zuzendari exekutiboa | Rafael Mateo Alcalá (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Baltzu anonimo |
Jabea | Acciona |
Balore-burtsa | Madrilgo burtsa |
Historia | |
Sorrera | 2002 |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
Acciona Energía, Acciona taldearen eskumendekoa, energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak egiten dituen espainiar enpresa da.[1] Madrilen du egoitza soziala, energia-sektorearen balio-kate osoan du presentzia: proiektuen garapena eta egituraketa, ingeniaritza, eraikuntza, hornidura, eragiketa, mantentze-lanak, aktiboen kudeaketa eta energia garbiaren kudeaketa eta salmenta.
Egun presentzia aktiboa du bost kontinenteetako hogei bat herrialdetan. Espainian ez ezik, Ipar Amerikan (Estatu Batuak eta Kanada), Latinoamerikan (Mexiko, Txile, Brasil, Peru, Costa Rica eta Dominikar Errepublika) eta Australian ere jarduten du. Afrikan ere badago, Egipton eta Hegoafrikan, baita Europako beste herrialde batzuetan ere (Portugal, Frantzia, Italia, Polonia, Kroazia, Ukraina eta Hungaria).[2]