Ad antiquitatem argudioa (euskaraz Usadioari erregutu) antzinatik zeozer egin edo sinistu izan baldin bada, orduan ongi dagoela edo egia delako baieztapenean oinarritzen den falazia bat da.
Argudio honek hiru suposizio egiten ditu:
- Antzinako pentsamoldea indarrean sartu zenean zuzena zela frogatu zela, hori gezurra izan daiteke, usadioa fundamentu okerretan oinarritua egon baitaiteke.
- Iraganean argudio hau frogarazi zuten arrazoiak gaur egunerako baliagarriak izaten jarraitzen dutela. Zirkunstantziak aldatu badira hau gezurra izan liteke.
- Statu quoa mantentzea aldaketaren aukeraren aurrean hobeagoa ala desiragarriagoa dela, hau okerra izan liteke.
Zenbait adibide:
- Gizartea beti zaldiz mugitu izan da. Ez dago zertan autoz bidaiatu beharrik. Gezurtatzea: Gaur egun bidaia luzeagoak burutu behar direnez, zaldiak ez lirateke egokiak distantzia horiek burutzeko.
- Ideia txarra izango da, inork ez baitu lehendik egin. Gezurtatzea: Lehendik egina ez izatea ez du esan nahi ideia horrek porrot egingo duenik.
- Lege hauek 100 urtez bete izan dira. Ez dago haiek aldatzeko arrazoirik. Gezurtatzea: Baliteke hori egitea aholkatzen duten eta erlatiboki garrantzitsuak diren aldaketak jazo izana.
- Emakumeak betiko legez etxean gelditu beharra dute. Gezurtatzea: Antzinako gizarte desoreken ondorioz emakumeak etxetik kanpo lan egiteko aukera gutxi zituzten. Hori gaur egun jada ez da hala.