Ad ignorantiam argudioa deritzon falaziak onartzen du zerbaiten kontrako frogarik ez ezagutzea aldeko froga bat dela. Beste modu batera esanda, informazio bat defendatzen saiatzen da, kontrakoa frogatzen duen ebidentziarik ez dagoela argudiatuz[1].
Falazia hori erabiltzean, beraz, argudioak ez dira ezagutzan oinarritzen, ezagutza faltan baizik; hau da, ezjakintasunean.
Adibidez:
•Inork ez du frogatu beste planeta batzuetan bizia dagoenik; beraz, ez dago.
•Mamuak existitzen dira, inork ez baitu frogatu ez direla existitzen.
•Inork ezin du frogatu astroek ez dutela eraginik gure bizitzan; beraz, astrologiaren iragarpenak egiazkoak dira.