Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Aioramu lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Adélia Prado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Divinópolis, 1934ko abenduaren 13a (90 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa brasildar portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Adélia Luzia Prado Freitas (Divinópolis, Brasil, 1935eko abenduaren 13a), Adélia Prado bezala ezagunagoa, brasildar idazle, poeta eta irakaslea da[1][2].
Prado Brasilgo Divinópolis herrian jaio zen, Minas Gerais estatuan, 1935eko abenduaren 13an. Ana Clotilde Correa etxekoandrearen eta João do Prado Filho tren-langilearen alaba. 1950ean hasi zen idazten, amaren heriotzaren ondorioz[3].
1953an irakasle graduatu zen, eta bere jaioterrian aritu zen lanean. 1973an graduatu zen Divinopoliseko Filosofia eta Letren Fakultatean.
Bere jatorri xumeak markatu zuen bere obra. Bere testuek egunerokotasuna harriduraz eta xarmaz erretratatzen dute, bere kristau fedeak bideratuak eta bere ezaugarri berezietako bat den alderdi ludiko batez blaituak. Pradoren obran Rosak (Cordisburgo) eta Drummondek (Itabira) izan zituzten eraginak funtsezkoak dira Minas Geraiseko poeta hau ulertzeko.