Adília Lopes

Adília Lopes
Bizitza
JaiotzaLisboa1960ko apirilaren 20a
Herrialdea Portugal
HeriotzaArroios (en) Itzuli2024ko abenduaren 30a (64 urte)
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakkronikagilea, poeta, idazlea eta itzultzailea

Adília Lopes, Maria José da Silva Viana Fidalgo de Oliveira idazlearen izengoitia da, (Lisboa, 1960ko apirilaren 20a − Ibidem, 2024ko abenduaren 30a) idazle, poeta eta itzultzaile portugaldarra izan zen.[1]

Lisboako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko botanikako irakasle eta biologo baten eta bigarren hezkuntzako irakasle baten alaba. Adília Lopesek Fisika ikasi zuen Lisboako Unibertsitatean, eta amaitzear zegoela utzi egin zuen lizentziatura, psikosi eskizoafektibo baten ondorioz. Gaixotasun horri buruz beti hitz egin zuen argi eta garbi, bai bere poesian, bai kroniketan, bai komunikabideetako hitzaldietan edo elkarrizketetan. Medikuaren aholkuz ikasteari utzi eta argitaratzeko asmoz hasi zen idazten.[2]

Literatura eta Hizkuntzalaritza Portugesean eta Frantsesean lizentziatu zen Lisboako Unibertsitateko Letren Fakultatean. 1985ean, bigarren karreraren erdian, bere lehen poesia liburua argitaratu zuen, Um Jogo Bastante Perigoso. 1984an, Assírio & Alvim lehen poesia urtekariak ezagutarazitako poetetako bat izan zen. 1995ean Dokumentazio Zientzietan espezializatu zen fakultate berean.[3]

1999an, Lúcia Sigalho aktore eta zuzendariak zuzendutako Sensurround antzerki konpainiak Lopesen testuetan oinarritutako ikuskizuna antzeztu zuen, A Birra da Viva izenekoa. 2001ean, Lopesek Nursery Rhymesen portugesezko bertsioa idatzi zuen, Paula Rego margolariak bere ilustrazio-sortarako aukeratua. Lopesek Fernando Pessoa, Vitorino Nemésio eta José Blanc de Portugalen bildumak antolatzen lagundu zuen

2024an, Assírio & Alvim argitaletxeak bere liburuak bildu zituen Dobran, argitaratu gabeko poemak ere biltzen zituen edizio batean. Portugalgo literaturako kultuzko poetatzat hartu zuten. Sufrimendua izan zen bere obraren gai nagusietako bat.

2024ko abenduaren 30ean hil zen, 64 urte zituela, Lisboako São José ospitalean.[4]

Oso obra zabala utzi du:

  • Um Jogo Bastante Perigoso (Egilearen edizioa, 1985)
  • O Poeta de Pondichéry (Frenesi 1986)
  • A Pão e Água de Colónia (Frenesi, 1987)
  • O Marquês de Chamilly (Kabale und Liebe) (Hiena, 1987)
  • O Decote da Dama de Espadas (INCM, 1988)
  • Os 5 Livros de Versos Salvaram o Tio (Egilearen edizioa, 1991)
  • Maria Cristina Martins (Black Son Editores, 1992)
  • O Peixe na Água (& etc, 1993)
  • A Continuação do Fim do Mundo (& etc, 1995)
  • A Bela Acordada (Black Sun Editores, 1997)
  • Clube da Poetisa Morta (Black Sun Editores, 1997)
  • O Poeta de Pondichéry seguido de Maria Cristina Martins (Angelus Novus, 1998)
  • Florbela Espanca espanca (Black Sun Editores, 1999)
  • Sete rios entre campos (& etc, 1999, Paula Regoren marrazkiekin)
  • Irmã Barata, Irmã Batata (Angelus Novus, 2000)
  • Obra (Mariposa Azul, 2000)
  • Quem Quer Casar Com a Poetisa? (Quasi, 2001)
  • Rimas de Berço (Nursery Rhymes); (Relógio D'Água, 2001 - Adília Lopes eta Gravuras de Paula Regoren itzulpena)
  • Crónicas da Vaca Fria, PÚBLICOn argitaratuta, 2001 (http://arlindo-correia.com/200301.html)
  • Cartas do meu Moinho, PÚBLICOn argitaratuta, 2002 (http://arlindo-correia.com/180902.html)
  • A Mulher-a-Dias (&, etc, 2002)
  • César a César (& etc, 2003)
  • Poemas Novos (& etc, 2004)
  • Caras Baratas (Relógio D'Água, 2004)
  • Le Vrai La Nuit - A Árvore Cortada (& etc, 2006)
  • Caderno (& etc, 2007)
  • Dobra (Assirio & Alvim, 2009, 1ª edizioa)
  • Apanhar ar (Assirio & Alvim, 2010)
  • Café e Caracol (Livro de artista, Casa Fernando Pessoa, 2011)
  • Andar a Pé ( Averno, 2013)
  • Dobra - Poesia Reunida - 1983-2014 (Assirio & Alvim, 2014)
  • Manhã (Assírio & Alvim, 2015)
  • O Poeta de Pondichéry (Assírio & Alvim, 2015)
  • Capilé (Averno, 2015)
  • Comprimidos (Telhados de Vidro 20.zk., 2015eko iraila)
  • Bandolim (Assírio & Alvim, 2016)
  • Z/S (Averno, 2016)
  • Estar em Casa (Assírio & Alvim, 2018)
  • Dias e Dias (Assírio & Alvim, 2020)
  • Dobra - Poesia Reunida - 1983-2021 (Assirio & Alvim, 2021)
  • Pardais (Assírio & Alvim, 2022)
  • Choupos (Assírio & Alvim, 2023)
  • Dobra - Poesia Reunida - 1983-2023 (Assirio & Alvim, 2024)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb123724151
  2. Queirós, Isabel Coutinho, Luís Miguel (2024ko abenduaren 30a). «Morreu a poetisa Adília Lopes». Público. [1]
  3. Duarte, José Carlos. «Morreu a poetisa Adília Lopes. Tinha 64 anos». Observador. [2]
  4. https://portal.dnb.de/opac.htm?method=simpleSearch&cqlMode=true&query=nid%3D12270228X

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]