Marvel's Agents of S.H.I.E.L.D., normalean Agents of S.H.I.E.L.D. deitua, estatubatuar telesaila da, Jed Whedonek eta Maurissa Tancharoenek American Broadcasting Companyrentzat sortua.
Chitauritarrek Lurrari egindako erasoaren ondoren, Phil Coulson agenteak Inteligentzia, Espioitza, Logistika eta Defentsa Sistema Homologatuko, S.H.I.E.L.D. izenaz hobeto ezagutzen dena, indar berezien talde bat osatzen du superheroi, estralurtar eta ezohiko istorioz betetako mundu batean egoera ezberdinei aurre egiteko. Coulson agentea eta bere taldea, Grant Ward, espezialista; Melinda May, pilotua; Leo Fitz, ingeniaria; eta Jemma Simmons, biokimikaria; «Bus» izeneko hegazkin batean bere operazio-basea ezartzen dute, eta Mike Peterson, eraikin baten leherketatik ihes egitea lortu zuen gizonaren eta «marea gorakorra» izeneko hacker aktibisten taldearen arrastoari jarraituz hasten dira. Skyek, «marea gorakorra» taldeko kide batek, Petersoni ohartarazten dio S.H.I.E.L.D. eta ezohiko gertaerekin duen tratuaz, gero Coulsonek eta bere taldeak harrapatu eta galdekatzeko asmoz. Hasieran mesfidati izan arren, Skyek taldearekin kolaboratuko du eta elkarrekin Petersoni ehunzango-serum izeneko konposatu bat eman diotela jakingo dute, superbotereak ematen dizkiona, baina bere gorputza ezegonkorra egiten duena. Une horretatik aurrera, Skyek onartzen du Coulsonen taldeari laguntzea serumarekin egindako ikerketen atzean dagoen talde misteriotsuaren asmoak ezagutzen.
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |