Aglaonike | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tesalia, ezezaguna |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Aglaonike, Aglaonice edo Aganize Tesaliakoa (grezieraz: Ἀγλαονίκη, Aglaoníkē) Antzinako Greziako astronomoa izan zen, K.a. I. edo K.a. II. mendeen artean bizi izan zena[1]. Plutarkoren idazkietan[2] eta Apolonio Rodaskoaren eskoliotan aipatua agertzen da[3], Hegetor Tesaliakoaren alaba zen astronomo gisa. Ilargia zerutik desagertarazteko zuen gaitasuna zela eta magia egiten zuela esaten zen; horregatik, eklipseak noiz eta non gertatuko ziren aurre-esateko gaitasuna zuela uste da[4][5].
Antzinako Greziako esaera batek zioen "Bai, Ilargiak Aglaonikeri men egiten dion bezala"[6]. Beste emakume astronomo batzuk, hauek ere magia-egile gisa, Aglaonikerekin lotu izan dira. "Tesaliako sorginak" izena eman zieten, eta K.a. I eta III. mendeen artean bizi izan ziren[6].
Platonen Gorgias dialogoan Sokratesek esaten du: "Baina, beldurra izan behar badugu, lagun maitea, ez dadila gertatu Tesaliako emakumeei buruz esaten dena Ilargia jaistaraztea lortzen dutenean (...)"[7].
Plutarkoren arabera "oso ondo ezagutzen zuen ilargi betea noiz eklipsatu behar zen, eta bazekienez aurretik Ilargia noiz ezkutatuko zen Lurraren itzalaren atzean, emakumeetaz probesten zen sinestaraziz bera zela erortzea lortzen zuena"[8].
Artizarrean dagoen krater batek ber izena darama[6]. Jean Cocteauren Orpheus filmeko pertsonaia bat da ere, Euridizeren laguna eta Emakumeen Ligako liderra. Judy Chicagoren The Dinner Party artelanean agertzen den emakumeetako bat da[9].