Agostino Steffani (Castelfranco Veneto, 1654ko uztailaren 25a – Frankfurt am Main, 1728ko otsailaren 12a) italiar apezpiku, polimata, diplomazialari eta musikagilea izan zen.
Txikitan, Veneziako San Marco abesbatzan sartu zen, eta, abeslari gisa zuen trebetasunari esker, babesleak jaso zituen. Hamahiru urterekin Munichera iritsi zen, eta han Bavariako hautesle Fernando Mariak ikasketak ordaindu zizkion. 1673an Erromara joan zen Ercole Bernabeirekin ikastera eta 1674an biak Munichera itzuli ziren.
Apaiz ordenatua izan arren, operak eta antzerkirako beste lan batzuk konposatu zituen. 1688an kapera-maisu postua onartu zuen Hanoverreko gortean.
Misio diplomatikoak egin zituen Hanoverren gortearen aginduz, eta Inozentzio XI.a aita santuak gotzain izendatu zuen Alemaniako katolikoei emandako laguntzagatik. Saxonia Garaia eta Behe Saxoniako bikario apostolikoa eta Bruselako enbaxadorea ere izan zen.