Agripina Samper Agudelo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Honda (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1892ko apirilaren 22a (59 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Manuel Ancízar |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Agripina Casimira de los Dolores Samper Agudelo (Honda, 1833ko martxoaren 4a – Paris, 1892ko apirilaren 22a) kolonbiar poeta izan zen. Pía-Rigán izengoitia erabili zuen, bere jaiotze-izenaren anagrama[1]. Bizirik zegoela, bere lana argitaratu gabe geratu zen, eta hil osteko antologia gisa baino ez zen argitaratu[2][3].
Samper 1833ko martxoaren 4an jaio zen Honda hirian, Cundinamarcako departamentuan. José María Samper Blanco eta María Tomasa Agudelo y Tafurren zortzi seme-alaben artean alaba bakarra zen. Bere nebetako bi ospetsu bihurtu ziren: José María legelari, politikari eta idazlea, Soledad Acosta Kemble kazetari ospetsuarekin ezkondu zena, eta Miguel politikari eta idazlea. 1857ko uztailaren 4an Manuel Ancízarrekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituen harekin: Roberto, Pablo, Inés, Jorge eta Manuel[4]. 1882an alargundu zenean, Parisera joan zen seme-alabekin, eta han hil zen 1892ko apirilaren 22an[5].
![]() |
Artikulu hau Kolonbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |