Agrocybe arvalis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Agrocybe |
Espeziea | Agrocybe arvalis Singer, 1936 |
Basionimoa | Agaricus arvalis |
Agrocybe arvalis Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Kapela: 10 eta 30 mm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikotik konikora, gero ganbila edo laua. Gainazala higrofanoa da, arre-okre antzeko kolore ilunekoa, koipetsua eguraldi hezean, beixa lehor dagoenean; ertza biribilduta denbora dezentez.
Orriak: Goranzkoak, fin-fin itsatsiak, zabalak, beix zurbilak gaztetan eta gero tonu marroi-gorrixkak hartzen dituzte.
Hanka: 40 eta 70 mm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 4 mm inguruko diametrokoa, zilindrikoa, eraztun elastikorik gabe, zurixkatik beixera doan koloreko gainazalarekin, pixka bat pruinaduna luzetara , fibrilosoa, errizoide zurixkekin oinarrian eta azalean esklerozio globo-itxura antzeko beltzaxka batekin, baina barrutik zurixka.
Haragia: Zurbila.[2]
Etimologia: Agrocybe hitza, grekotik datorren hitz konposatua da, landa eta burua, zelai burua esan nahi du.
Interes gastronomikorik gabea.[3]
Udan eta udazkenean. Larreetan eta zelaietan
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Australia.[4]