Ahmed Hafnaoui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | أحمد أيوب |
Jaiotza | Metlaoui (en) , 2002ko abenduaren 4a (21 urte) |
Herrialdea | Tunisia |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 84 kilogramo |
Altuera | 195 zentimetro |
Ahmed Ayoub Hafnaui (arabieraz: أحمد أيوب حفناوي; 2002ko abenduaren 4an jaioa) igerilari tunisiar bat da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen eta urrezko domina bat irabazi zuen gizonezkoen estilo libreko 400 metroko proban.[1] Munduko sailkapenean 16.a zen eta finalerako sailkatzeko denborarik okerrena egin zuen, baina, hala ere, urrea irabazi zuen 3.43.36 denbora eginda, bere markarik onena.[2] Hafnaui izan zen Tokio 2020an urre olinpikoa eskuratu zuen lehen kirolari tunisiarra eta afrikarra.[3][4]
2018ko Afrikako Gazteen Jokoetan Hafnauik brontzezko domina lortu zuen 400 metroko proban, estilo librean.[5]
Urte berean, Hafnauik zilarrezko domina irabazi zuen Afrikako Txapelketan, estilo libreko 4 x 200 erreleboetako proban, eta brontzezko hiru domina, 800 m-ko estilo librean, 1500eko estilo librean eta 4 x 100 m-ko erreleboetan. [6]
2021ean urrea irabazi zuen Tokioko Olinpiar Jokoetan 400 m-ko estilo librean.[7][8]