Ahmose-Nefertari

Ahmose-Nefertari

Amon jainkoaren emazte

Bizitza
JaiotzaTebas, ?
Heriotza? (66/67 urte)
Hobiratze lekuaDeir el-Bahari
Familia
AitaTaa II.a
AmaAhhotep I
Ezkontidea(k)Amosis I.a
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Jarduerak
JarduerakErregina ezkontidea

Find a Grave: 32257258 Edit the value on Wikidata

Ahmose-Nefertari Egiptoko erregina izan zen Egiptoko XVIII. dinastiaren hasiera aldean (K.a. 1540 inguruan).

Iahmes Neferitaryren (Iˁḥ ms Nfr i t r y) izen greziartua da.

Seqenenra errege tebastarrak eta bere arreba Ahhotep damak osatutako senar-emazteen alabetako bat zen. Herrialdea gerra zibilean zegoenez, non tebastar tropak ehun urte lehenago herrialdea konkistatu zuten iparraldeko hiksoen aurka borrokan ari ziren, lehen unetik Ahmose Nefertari bere neba Amosis I.arekin ezkon hitza emana izan zen.

Gerraren ondorioz Seqenenra hiltzean, baita honen seme Kamose ere, hurrengo erregea Amosis I.a haurra izan zen, eta errege bikoteak, oraindik hamar urte ez zituztenak, erregina ama zen Ahhotepen laguntza jaso behar izan zuen, erregeorde bihurtu zena. Ahmose helduarora iritsi zenean eta gerra emaitza bikainekin jarraitu ahal izan zuenean, Egipto bere garairik oparo eta gailenenera iritsi zen, Inperio Berria, faraoi handien garaia, Tutmosis izenekoak, Ramses izenekoak eta Amenofis izenekoak kasu.

Ahmose-Nefertari ez zen bere senarragandik banandu, eta honengan izan zuen eraginak handia izan behar izan zuen, aurretik Errege Emazte Handi batek sekula jaso ez zituen ohoreak eta prerrogatiba politikoak izan baitzituen. Amonen bigarren profetesa kargua izan zuen, baina bere kargurik gogokoena, dirudienez Jainkoaren Emaztearena zen, dinastia osoan zehar ama eta alabaren artean pasa zen titulua errege odolaren purutasunaren zigilu bezala.

Amosis hil ondoren, erreginak bere seme nagusia Amenofis I.a erregea nola bihurtu zen ikusi zuen, eta bere aktibitatearekin jarraitu zuen oraindik Errege Emazte Handi bailitzan. Hau, beharbada, matriarkaren lider dohain nabarien ondorio zen, inolako zalantzarik gabe bere semeari inspiratu zion maitasunarekin batuta. Gainera, oso gutxi ezagutzen da Amenofis I.aren errege emazte handiari buruz, eta litekeena da kargu hori betetzeko prest ez egotea, eta, beraz bere amagatik aldatu zuen Amenofisek.

Ahmose-Nefertari oso edadetuta hil zen, ziur asko bere semearen erregealdiko azken urteetan. Ez da ezagutzen non lurperatua izan zen, baina litekeena da bere seme maitearekin lurperatua izana. Biak, beranduago, Deir el-Medinako hilobi eraikitzaileek jainkotuak izan ziren, ordenaren sortzailetzat hartuz.

Jainkoaren Emazte kargua belaunaldiz belaunaldi pasako zen errege familiako emakume handien artean, horietako lehenaren ondorengotzaren adierazle bezala, guztien amatzat hartua, Ahmose-Nefertari.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahmose-Nefertari Aldatu lotura Wikidatan