Aida Toledo

Aida Toledo
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1952ko ekainaren 18a (72 urte)
Herrialdea Guatemala
Familia
Ezkontidea(k)Enrique Noriega (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Pittsburgheko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, literaturan aditua eta unibertsitateko irakaslea

Aida Toledo (Guatemalako Hiria, 1952) guatemaldar poeta eta literaturan aditua da.[1][2]

1985ean Guatemalako San Carlos Unibertsitatean irakasle graduatu zen, eta lau urte geroago literaturan lizentziatu zen. Ondoren, Pittsburgheko Unibertsitatera joan zen eta bertan maisutza (1997) eta doktoretza (2001) lortu zituen literatura eta kultura latinoamerikarrean. Bere ibilbide akademikoan Estatu Batuetako, Mexikoko eta Guatemalako unibertsitateetan ikertu eta irakatsi du.

Haren lan kritikoak literatura, arteak eta kultura latinoamerikarra barnebildu ditu, eta arreta berezia jarri du genero-ikasketetan eta emakumeen idazketan.[3]

Toledoren argitalpenak anitzak dira: artikulu akademikoak, poesia- eta fikzio-bildumak ditu:[4][1]

Lan akademikoak
  • 1999: En la mansa oscuridad blanca de la cumbre, Miguel Ángel Asturiasen obra aztertzen duena
  • 2001: Vocación de herejes, Guatemalako literatura garaikideari buruzko hausnarketa
  • 2004: Desde la zona abierta, Ana María Rodasen obra aztertzen duena
  • 2008: Otra vez Gómez Carrillo
Poesia-bildumak
  • 1990: Brutal batalla de silencios
  • 1994: Realidad más extraña que el sueño.
  • 1997: Cuando Pittsburgh no cesa de ser Pittsburgh
  • 1998: Bondades de la cibernética
  • 2006: Con la lengua pegada al paladar
  • 2010: Un hoy que parece estatua
Istorio laburrak
  • 2001: Pezóculos

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1992an, Central American Permanent Contest, 15. edizioa
  • 2003an, Quetzaltenangoko Literatura Hispanoamerikarraren Lehiaketa 66. edizioan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Taylor & Francis. (9 de febrero de 2014). Latin American Women Writers: An Encyclopedia. .
  2. TuscaloosaNews.com. (21 de octubre de 2003). UA assistant professor wins award for poetry. .
  3. [Esteka hautsia]
  4. Teatro de la Luna. (18 de marzo de 2015). Aida Toledo. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]