Ajla Del Ponte | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Locarno, 1996ko uztailaren 15a (28 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 56 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 168 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
ajladelponte.ch | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Ajla Del Ponte (Locarno, 1996ko uztailaren 15a) suitzar atleta da, abiadurazko lasterketatan espezializaturik dagoena. Suitzako 60 metrotako eta 100 metrotako errekorra dauka.
Heptatloia egiten hasi zen baina gazte mailan abiadurazko lasterketatan zentratu zen.
2016ko Europako Txapelketan Suitzako taldearekin 4x100 metrotako lasterketan hartu zuen parte eta laugarren egin zuten. Ondoren Rioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte baina ez zen finalerako sailkatu taldea. 2017an Europako 23 urtez azpiko txapelketan brontzezko domina lortu zuten eta Taipein Universiadan txapeldunak izan ziren.
2019ko Universiada Napolin jokatu zen eta 4x100 metrotan irabazle izan zen taldea eta Ajla Del Pontek zilarrezko domina lortu zuen 100 mtrotako finalean. 2020an Diamantezko ligan bi lasterketa irabazi zituen 100 metrotan, Fontvieillen (Monako) eta Stockholmen[1].
2021ean Europako Pista estaliko txapelduna izan zen 60 metrotako lasterketan, 7,03 segunduko denboraz, Suitzako errekorra hain zuzen ere[2]. Tokioko Olinpiar Jokoetan ez zuen dominarik eskuratu, bosgarren egin zuen 100 metrotako lasterketan eta laugarren 4x100 metrotan[3]. Zurichen jokaturiko Diamantezko Ligaren jardunaldian 100 metrotan hirugarren egin zuen eta Suitzako errekorra ezarri zuen.
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Tokio ![]() |
4.a | 4x100 m |
2021 | Tokio ![]() |
5.a | 100 m |
Europako Txapelketa (Indoor) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Toruń ![]() |
![]() |
60 m |
Europako Txapelketa (23 urtez azpikoa) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | Bydgoszcz ![]() |
![]() |
4x100 m |
Universiada | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | Taipei ![]() |
![]() |
4x100 m |
2019 | Napoli ![]() |
![]() |
4x100 m |
2019 | Napoli ![]() |
![]() |
100 m |