Ajuriaenea (ofizialki: Ajuria Enea)[1] | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′27″N 2°40′44″W / 42.8408°N 2.67889°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1920 |
Jabea | Eusko Jaurlaritza |
Erabilera | egoitza ofiziala |
Erabiltzailea | Carlos Garaikoetxea |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alfredo Baeschlin |
Estiloa | Euskal estiloko arkitektura |
Ajuriaenea[2] Gasteizko (Araba) jauregi bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariaren bizileku ofiziala dena.
Frai Frantzisko Vitoria pasealekuan dago, Mendizorrotza auzoan.
Ajuria Enea jauregia Lehendakariaren egoitza ofiziala da eta, beraz, sarbidea mugatuta dago.
Izena Ajuria familiak eraikiarazi zuelako du.
1920an, Serafin Ajuria industrialariaren eskariz, Alfredo Baeschlin suitzar arkitektoak eta Hilarión San Vicente kontratistak eraiki zuten. Ajuria familiaren bizilekua izan ostean, 1966an Serora Eskolapioen erlijio-ordenak ikastetxe bihurtu zuen. Sei urte geroago, Arabako Foru Aldundiak bere egin zuen Euskal Artearen Museoa bertan jartzeko.
1980ko urriaren 13an Eusko Jaurlaritzak erosi egin zion jauregia aurreko jabeari, Arabako Foru Aldundiari, hain zuzen ere. Urte horretan, Karlos Garaikoetxea, Espainiako Trantsizioaz geroztik lehenengo lehendakaria, bertan ofizialki bizitzen hasi zen.
Aldiz, lehendakariak eta sailburuek lan egiten duten eraikina Lehendakaritza da.
Kanpoko itxurak euskal estiloko elementu arkitektoniko guztiak ditu: Marku-multzo bikoitza, beheko solairuan; balkoidun hutsuneak eta osagai heraldikoak dituzten hiru leihate nagusi bateratu, lehen solairuan; erdi-puntuko arkudun leihoak eta goian ostiko-arkuak dituzten eskantzu zilindrikoak, goiko solairuan; eta goian zerura begira dauden pinakulu ederrak dituen hegal zabala, teilatuan.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
![]() |
Eusko Jaurlaritzaren egoitzak eta ordezkaritzak | ![]() |
---|---|---|
Ajuriaenea • Artatza jauregia • Bizkaia Plaza eraikina • Eusko Jaurlaritzaren egoitza • Lehendakaritza |