Akagi mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Kurobi (en) |
Garaiera | 1.828 m |
Mota | Sumendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°33′39″N 139°11′37″E / 36.5608°N 139.1936°E |
Honen parte da | Jōmō Sanzan (en) 100 Famous Japanese Mountains (en) 100 Famous Gunma Mountains (en) |
Mendikatea | Jōmō Sanzan (en) |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Gunma |
Leku geografikoa | Honshu |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | 4. errepidea. |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
Akagi mendia (japonieraz: 赤城山 Akagi-yama ) (euskaraz Gaztelu gorria) Japoniako Honshu uhartearen erdialdeko sumendia da, 1.828 metroko altuera duena. Maebashi hiriaren ondoan dago, Gunma prefeturan. Haruna eta Myōgi mendiekin batera Jōmō-ko hiru mendiak osatzen ditu (Jōmō Gunmaren aintzinako izena da).
3 x 4 kilometrotako kraterra dauka eta beronen ipar-ekialdean Ōno aintzira dago. Ōno aintziraren ondoan Akagi santutegia dago. Gailurrak Kurobi izena hartzen du eta Akagi Hiroba autobus geltokitik hiru ordutako igoera dago.
Duela 31.000 urte inguru izan ziren erupzioek eratu zuten sumendiaren konoa. Jakina da IX mendean hainbat erupzio izan zituela eta azkenengoa 1251ean izan zuen. 1938ko erupzioa gertatu izana ez da ziurra, beraz ez da ofizialki onartzen.