Akitaniarrak (latinez: aquitani) batzuetan aurre-euskaldunak ere deituak[1], erromatarren etorreraren aurreko eta garaiko herri multzo bat izan zen, eta Pirinioek, Garonak eta Ozeano Atlantikoak osatutako lurralde hirukian bizi ziren[2].
Egungo Gaskoinia eta Ipar Euskal Herrian bizi ziren herriak ez ziren galiarrak, eta akitaniera, bere hizkuntza, ez zen zeltikoa. Estrabonek herri hauek bereizteko etnia eta hizkuntza baino ez zuen erabili: horrexegatik adituek galiar herriekin baino erromatar Hispaniako herriekin senidetzen dituzte.[3]. Bere jainkoen eta hilobi-aztarnetan agertutako epigrafiak egungo euskararen antzekoak direnez, hainbat filologo eta hizkuntzalarien ustetan[4] akitaniera aitzineuskararekin lotura estua zuen.[5]. Gainera toponimia kontuan hartuta, Goi Erdi Aroan (III. eta XII. mendeen artean), Baskonia deituriko eskualdea egungo Gaskoinia bilakatu zen.[3]
Sei zuhaitzei (SIx arboribus) eskainitako aldarea.
Estrabon geografoaren esanetan, K.a. I. mendean idatzitako bere Geografia liburuan idatzita utzi zuenez, akitaniarrak «eta galiar arrazako herriak ez zetozen bat ez gorpuzkeragatik ez eta baita mintzaturiko hizkuntzagatik ere, eta iberiarren tankera zuten». Gainera, «hogei akitaniar herri baino gehiago zenbatu dezakegu, denak ahul eta ilun».[8]
Akitaniarrak ez zeuden ados Julio Zesarrek ezarri zuen Akitaniako zabalkundearekin, eta administratiboki berezituak izatea eskatu zioten magister pagi zen Verusi eta lortu zuten. K.o. III. mendeko Tetrarkia garaian, Akitania zabal hori hiru probintziatan zatitu zuten:
Akitania lehena edo Aquitania prima (Erdialdeko Mendigunea eta Berry). Pirinio eta Garona artean Bordele izendatu zuten hiriburu K.a. 56an.
Novempopulania edo Aquitania Tertia (jatorrizko Akitania Pirinioen eta Garonaren artean)
Nahiz eta eskualdea, II. mendean, Novenpopulania edo bederatzi herriak izena hartu, erromatarren aurreko eta ondorengo herrien zenbaki zehatza ezezaguna da eta litekeena da, mendeetan zehar aldatu izana. Hona hemen iturri ezberdinetan aipatzen diren herri nagusiak:
Auskiar, (latinez: Auscii), akitaniarren artean herri handiena eta ezagunena, Landetan, Gersen, Pirinio Atlantikoetan eta ia Gaskoinia osoan zeudenak, hiriburua Illiberis (Auski) izanda. Batzuen ustez euskara hitza Auski herrian izan zuen erroa, baina hipotesi ez da fidatzekoa[18].
↑Julio Zesarren "De Bello Gallico" liburua honela hasten da: «Gallia est omnis divisa in partes tres, quarum unam incolunt Belgae, aliam Aquitani, tertiam qui ipsorum lingua Celtae, nostra Galli appellantur. Hi omnes lingua, institutis, legibus inter se differunt. Gallos ab Aquitanis Garumna flumen».
↑Bosch-Gimpera, Pedro. (1925). «La Prehistoria de los Iberos y la Etnologia Vasca» RIEV XVI.
↑Caro Baroja, Julio. (1942). Observaciones sobre la hipótesis del vascoiberismo considerada desde el punto de vista Histórico. .
↑Hipotesi honen arabera, « enautsi » aditz erroa eta - « (k)ara » atzizkia lotzean «enauskara» hitza lortzen dugu ("berba egiteko era" esan nahi duena)