Akkineni Nageswara Rao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ramapuram (en) , 1923ko irailaren 20a |
Herrialdea | Britainiar Raj 1947ko abuztuaren 14a) Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - 1950eko urtarrilaren 26a) India (1950eko urtarrilaren 26a - |
Lehen hizkuntza | Telugua |
Heriotza | Hyderabad, 2014ko urtarrilaren 22a (90 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Andhra University (en) |
Hizkuntzak | Tamilera hindia ingelesa Telugua |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, zinema ekoizlea, singer (en) eta antzerki aktorea |
Enplegatzailea(k) | Annapurna Studios (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Akkineni Nageswara Rao (1923ko irailaren 20a-2014ko urtarrilaren 22a)[1] Indiako zinema-aktore, abeslari eta ekoizlea izan zen. Bere lan garrantzitsuenak telugu hizkuntzaz egin zituen.
Bost anai-arrebetan gazteena izan zen familia pobre batean.[2] Eszenatokiko artista ospetsua bihurtu zen, pertsonaia femeninoen rolean espezializatua, garai hartan emakumeek antzeztea debekatuta zutelako. [3]Harishchandra, Kanakatara, Vipranarayana, Telugu Talli, Aasajyoti eta Satyanveshanam antzezlanetan aritu zen.
Ondoren, Ghantasala Balaramaiah film-ekoizle ezagunak aurkitu zuen, kasualitatez, Vijayawadako tren-geltokian. Gero Dharmapatni filmerako aukeratu zuten. Ordutik, Nageswara Rao hainbat generotako filmetako protagonista izan da aktore gisa egindako ibilbide luzean. Telugu Aktore Onenaren hiru Filmfare sari irabazi zituen aktore gisa.
Padma Vibhushan saria jaso zuen, Indiako bigarren sari zibil handiena, Indiako zinemagintzari egindako ekarpenagatik. Indiako filmen banakako ibilbideari emandako Dadasaheb Phalke saria ere jaso zuen, bestetik.[4]