Al-Aqsako Martirien Brigada | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde armatua eta military wing (en) |
Herrialdea | Palestina |
Ideologia | nazionalismoa eta palestinar nazionalismoa |
Jarduera | |
Kidetza | Palestinian Joint Operations Room (en) |
Honen parte | Al-Fatah |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Lehendakaria | Raed al-Karmi (mul) |
Idazkari orokorra | Raed al-Karmi (mul) |
Zuzendaritza-taldea | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 2000 |
Sortzailea | Raed al-Karmi (mul) |
Al-Aqsako Martirien Brigada[1] (arabieraz: كتائب شهداء الأقصى, Katā'ib Shuhadā' al-'Aqṣā) Tanzim taldeari lotutako talde armatu bat da, Al-Fatah mugimendu politikoaren adar militarra dena. Brigadak Bigarren Intifada 2000. urtean lehertu zenean jaio ziren, irailaren 29an Meskiten Zelaigunean izandako liskarren ondoren. Taldearen izena, Jerusalemen dagoen Al Aksa meskitarekin lotuta dago, Fatah mugimendu laiko bat den arren.
2004ko azaroaren 11n Jassir Arafat hil ondoren, taldeak bere erasoak Xahid Jassir Arafaten Brigaden izenean aldarrikatuko zituela iragarri zuen. Al-Aqsako Martirien Brigadak Al-Fatahri lotuta daude,[2] baina autonomia handia dute, eta Zisjordanian eta, beste izen batzuekin, Gazako zerrendan sakabanatuta dauden dozenaka talde armatuz osatuta daude.