Al Aksa liburutegia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | liburutegia |
Herrialdea | Palestina |
Jarduera | |
Honen parte | Al-Aksa meskita |
Historia | |
Sorrera | 1922 |
Jerusalemgo Al-Aksa liburutegia[1][oh 1] (Al Aksa meskitako Liburutegia ere deitzen zaio) Al Aksa meskitaren multzoan liburuak gordetzen dituen eraikina da.
Liburutegiak bi osagai ditu[2]:
Bi tokietara multzoaren barrutik baino ezin da iritsi.
Al Aksa liburutegi nagusiaren eraikinak izen asko izan ditu[3]:
Liburutegiko sarrera Yusuf Agharen kupula dagoen patioan dago. Mendebaldean Museo Islamikoaren hegoaldeko atala eta Al Fakhariyya minaretea daude.
1922an, Musulmanen Kontseilu Gorenak Al Aksa Meskitako Liburuen Etxea ezarri zuen[6]. 1923an, multzo osoan sakabanatutako liburuak An Nahawiya kupulan bildu ziren. 1948tik 1976ra bitarte itxita egon ondoren 1977an ireki zen berriz; liburuak Museo Islamikotik Ashrafiyia madrasara eraman ziren, eta azkenik, 2000n, Emakumeen Meskitara[7].
Al Khutniya liburutegia eskuizkribuen liburutegi bat da. Sheikh Al Khutnī/Al Khatanī jakintsuaren izena darama, antzinako zawiya edo madrasa baten izena ere badena[8].
Al Aksa zaharraren barruan dago, eta Ate Bikoitzaren goiko aldean. Liburutegia multzoko hegoaldeko harresiaren eranskin bat da. Sarbidea Al Aksa meskitaren azpian dagoen tunel baten bidez egiten da. Tunelaren sarrera/irteera bakarra meskitaren arkupearen aurretik dago, iparraldean.
Liburutegi honek 1998an izan zuen hasiera, meskitako boluntario baten (Marwan Nashashibi) eta haren emaztearen (Um Adnan) ekimenez[9]. Bilduman jurisprudentzia, hadithak, hagiografia, sufismoari buruzko testuak eta beste hainbat gairi buruzkoak ditu.
Liburutegiko zuzendaria (liburuzain burua) gehienetan Museo Islamikoko zuzendaria ere izaten da.
20.000 liburu inguru ditu, eta nabarmena da arkeologia islamikoari buruzko atala. Liburu gehienak arabieraz eta ingelesez daude, eta zenbait frantsesez. Horrez gain, 2.000 eskuizkribu arabiar inguru ditu, 5. mendetik otomandar garairainokoak, bakarrik ikertzaileen eskura daudenak[10]. Beste atal aipagarri bat egunkari eta aldizkari palestinarrena da, horietako asko XX. mendearen hasierakoak[11].
Haur eta gazteei buruzko sail bat du liburutegi nagusian.