Al Lewis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manhattan, 1923ko apirilaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 2006ko otsailaren 3a (82 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Karen Ingenthron (1984 - 2006) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Thomas Jefferson High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta irrati-esataria |
|
Albert Meister (New York, 1910eko apirilaren 30a - Ibidem, 2006ko otsailaren 3a), artistikoki Al Lewis izenarekin ezaguna, aktore estabatuarra izan zen. Bere lan ospetsuena The Munsters telesailean izan zen, aitonaren paperean. Ideologikoki ezkerreko militantea izan zen.[1]
Al Lewisek hainbat lanbide izan zituen: zirkuko pailazo gisa hasi zen 1920ko amaieran, Haur Psikologiako titulu bat lortu zuen gero, eta, ondoren, klaseak ematen aritu zen eta liburu pare bat idatzi zituen, NBAko hainbat talderentzat saskibaloi-ikuskatzaile gisa lan egin eta entretenimenduaren mundura itzuli aurretik. Broadwayren zenbait lanetan aritu zen, eta gero telebistara salto egin zuen. Geroago, jatetxe baten jabea, hautagai politikoa eta irrati esataria ere izan zen.
The Munsters izan zen bere arrakasta nagusia. Aitona Munster bezala ezaguna izan arren, telesaileko bere pertsonaia Lilyren aita eta Herman Munsterren aitaginarreba zen, beraz, bere benetako abizena Drakula izango zen. Aitona Munsterren rolari zion atxikimendua hain izan zen handia, ezen, telesaila bertan behera utzi ondoren, jatetxe bat ireki baitzuen New Yorkeko Greenwich Village zonalde bohemiarrean, Grampa's izenekoa. New Yorkeko gobernaziorako hautagai izatea Green Partyrekin erabaki zuenean, epaiketa hasi zuen hauteskunde-txarteletan Grandpa Al Lewis bezala agertu ahal izateko. Lewisek eskaria eta hauteskundeak galdu zituen, eta hil zen arte irratsaio politiko bat gidatu zuen.[2]
Sergio Oksmanek zuzendutako Goodbye America dokumentalean, laurogei urtetik gorako aktoreak ezkerreko aktibista gisa izandako iragana kontatu zuen. 2006ko otsailaren 3an hil zen, Goldwater Memorial Hospitalean, 95 urte zituela.[3]
Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
1951 | London Entertains | Dokumentala | |
1957 | I Vampiri | Asistente | |
1960 | Pretty Boy Floyd | Manny 'Machine Gun Manny' | |
1964 | The World of Henry Orient | Store Owner | |
1966 | Munster, Go Home! | Aitona Munster | |
1969 | They Shoot Horses, Don't They? | Indioilarra | |
1970 | The Boatniks | Bert | |
1971 | They Might Be Giants | Mezularia | |
1973 | The Night Strangler | Hobo | |
1974 | Death Wish | Lobby Hotelaren zaindaria | |
1974 | Black Starlet | Sam | |
1974 | Coonskin | Aitapontea | Ahotsa |
1975 | White House Madness | Judge Cirrhosis | |
1979 | That's Life | bukatu gabeko filma | |
1980 | Used Cars | Harrison Epailea | |
1987 | Comic Cabby | Al the Cabsmith | |
1988 | Married to the Mob | Joe Russo osaba | |
1988 | Bum Rap | Mr. Wolfstadt | |
1992 | My Grandpa is a Vampire | Vernon Cooger | |
1993 | The Garden | Holokaustotik bizirik ateratako Abel | film laburra |
1994 | Car 54, Where Are You? | Leo Schnauzer | |
1996 | Fast Money | Poon | |
1996 | South Beach Academy | Gene osaba | |
1998 | Sidoglio Smithee | Bere buruaz antzezten | |
2002 | Night Terror | Father Hanlon |
Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
1953–1957 | The Big Story | Willie | 2 kapitulu |
1957 | Decoy | Chi Chi | "Queen of Diamonds" kapituluan |
1957 | Brenner | Logan | "Thin Ice" kapituluan |
1959 | The Phil Silvers Show | Bruno munstroa, Mobster Bengal, Mike | 3 kapitulu |
1959 | Deadline | Fletcher | "Jail Break" kapitulua |
1959–1960 | The United States Steel Hour | Bartender, Paul Gordon | 2 kapitulu |
1959–1963 | Naked City | Mr. Carrari, Mr. Tanner, Harry McGoglan, Bookie, Gus, Mr. Pike | 6 kapitulu |
1961–1963 | Car 54, Where Are You? | Leo Schnauser ofiziala | 44 kapitulu |
1962 | The Defenders | Cross sargentua | "The Search" kapitulua |
1964–1966 | The Munsters | Aitona Munster | 70 kapitulu |
1967 | Lost in Space | Zalto | "Rocket to Earth" kapitulua |
1971 | Green Acres | Charlie | "Star Witness" kapitulua |
1971 | Night Gallery | Mishkin | Kapitulu batean |
1972 | Love, American Style | Bernie | Kapitulu batean |
1973 | The Night Strangler | Tramp | Telebista filma |
1973 | The ABC Saturday Superstar Movie | Aitona Munster | "The Mini-Munsters" kapitulua |
1973 | Here's Lucy | Lionel Barker | "Lucy Plays Cops and Robbers" kapitulua |
1978 | Ring of Passion | Mike Jacobs | Telebista filma |
1980 | CBS Children's Mystery Theatre | "The Treasure of Alpheus T. Winterborn" kapitulua | |
1981 | The Munsters' Revenge | Aitona Munster | Telebista filma |
1981 | Taxi | Seguritate zaindaria | "On the Job: Part 2" kapitulua |
1981 | Best of the West | Epaila | "The Hanging of Parker Tillman" kapitulua |
1988 | Super Scary Saturday | Albert Einstein Grampa | "War of the Gargantuas" kapitulua |
1990 | Mathnet | "The Case of the Masked Avenger" kapitulua | |
1991 | Hi Honey, I'm Home | Aitona Munster | "Grey Skies" kapitulua |
1995 | Here Come the Munsters | Jatetxeko gonbidatua | Telebista filma |